180. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

PITILLAS

Kontribuzio berezien onespena jendaurrean

Pitillasko Udalak, 2020ko uztailaren 23an egin osoko bilkura berezian, legeak eskatzen duen gehiengoa zuela, hasiera batean onetsi zuen kontribuzio bereziak ezarri eta arautzeko espedientea, honako obra hau finantzatzeko:

1.–“Zolatze lanak Dolomondos kalean, Pitillas (Nafarroa)”.

Delako espedientea jendaurrean egonen da Idazkaritzan, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, alegazioak aurkeztu ahal daitezen, edo Zergadunen Administrazio Elkartea eratu dadin. Orobat, aditzera ematen da, ezen, aipatu epean inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, espedienteak behin betiko onetsitzat hartuko direla, besterik gabe.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan.

Pitillasen, 2020ko uztailaren 23an.–Alkate udalburua, Pedro José Labari Elduayen.

Iragarkiaren kodea: L2008096