180. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Deialdia, 2020an irabazi-asmorik gabeko entitateei dirulaguntzak emateko, emakumezkoen eta gizonezkoen arteko berdintasuna sustatzeko proiektuak egin ditzaten. Laburpena

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean. DDBN (Identifikazioa): 519450.

Deialdiaren xedea:

dirulaguntzak ematea beren jarduera guztia Iruñeko udal-mugartean egiten duten Iruñeko emakumeen elkarte, talde feminista eta irabazi-asmorik gabeko bestelako entitateei, honako proiektu hauek finantzatzeko: bizitzaren esparru guztietan emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna eta emakumeen eta neskatoen ahalduntzea bultzatzeko sentsibilizazioa eta jarreren nahiz jokabideen aldaketa progresiboa sustatzen duten proiektuak, baita horiei lagunduko dieten azterlanen eta dokumentazioaren ezagutza, ikerketa eta zabalkundea ere, 2020an.

Kontuan hartuta COVID-19ak eragindako osasun-krisiak gizarte egoera zalantzagarri eta aldakorraren aurrean jartzen gaituela, aurreikus daiteke proiektuen garapenean eragina izanen dutela osasun-alarmaren eta gerora sor litezkeen egoeren ondoriozko arau eta gomendioek.

Horregatik, Iruñeko herritarrei zuzendutako proiektuek kontuan hartuko dituzte gizarte distantziaren derrigortasun arauak, maskaren erabilera, desinfekzioa, higiene neurriak eta osasun eta udal agintariek argitaratzen eta gomendatzen dituzten arau guztiak.

Gomendatzen da lehentasuna ematea on line jarduerak dituzten proiektuak garatzeari eta Interneten baliabideak erabiltzeari, edo gerta litezkeen osasun-arloko gorabeheren aurrean jarduera presentzialen ordezko plan bat izatea, programek izan ohi dituzten ezaugarriengatik eta horiek garatu ohi diren espazioengatik.

Iruñean, 2020ko abuztuaren 7an.–Kultura eta Berdintasuneko zinegotzi ordezkaria, María Garcia-Barberena Unzu.

Iragarkiaren kodea: L2008942