180. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

21. ordenantza fiskalaren aldaketa (EPO, ostalaritza-jardueretarako), I.1 epigrafeko tasak bertan behera uzteko 2020ko martxoaren 14tik abenduaren 31ra bitarte. Behin betiko onespena

Behin Udaleko Osoko Bilkurak, legezko den quorumarekin, bi mila eta hogeiko ekainaren 17an hasiera batez onetsirik, eta jendaurreko epea inolako erreklamaziorik gabe iragan eta gero, behin betiko onetsita gelditu da 21. ordenantza fiskalaren Hiriko jabari publikoko lurzoru, lurgain eta zorupearen erabilera pribatibo edo aprobetxamendu berezietako tasak- aldaketa, eta ordenantza fiskal horri xedapen iragankor bat gehitzen zaio, honako eduki honekin bat:

“Xedapen iragankorra.

2020ko martxoaren 14tik eta 2020ko gainerako aldirako, bertan behera uzten dira I.1 epigrafean jasotako lurzoruaren erabilera pribatibo edo aprobetxamendu berezietako tasak.–Mahaiak, aulkiak, mahaitxoak, barrak, itzalkinak, itxiturak eta antzeko elementuak, ostalaritzako jardueretarako baimenduak badira.

2020ko martxoaren 14a baino lehenago baimendutako erabilerez bezainbatean, 1.1 epigrafeari dagokionez sortutako tasak data horretara arte zenbat egun igaro eta proportzionalki kalkulatuko dira, eta dagozkion itzulketak eginen dira”.

Hori guztia argitara ematen da jende orok jakin dezan.

Iruñean, 2020ko abuztuaren 6an.–Alkate udalburua, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L2008887