180. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORKOIEN

Aldaketa, Herriko jabari publikoko lurzoruaren, lurgainaren eta lurpearen erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia egiteko tasak arautzen dituen ordenantzan. Behin betiko onespena

Orkoiengo Udalak, 2020ko maiatzaren 21ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa, Herriko jabari publikoko lurzoruaren, lurgainaren eta lurpearen erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia egiteko tasak arautzen dituen ordenantzan (2020ko 118. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, ekainaren 2an).

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, aipatu ordenantza behin betiko onetsi da, eta argitaratzeko agindu, behar diren ondorioak izan ditzan.

Orkoienen, 2020ko uztailaren 17an.–Alkatea, Carlos Arroniz Loyola.

ALDAKETARI BURUZKO ERANSKINA

Hau gehitu da ordenantzaren testuaren bukaeran:

Xedapen iragankorra.–COVID-19 osasun krisia dela eta, ordenantza honetako 2. artikuluko f) apartatua ez da zerga-egitatetzat hartuko 2020. eta 2021. urteetan.

Iragarkiaren kodea: L2007848