180. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORKOIEN

Aldaketa, José Miguel Huarte Musika Eskolako ikastaroen prezio publikoak arautzen dituen ordenantza fiskalean. Behin betiko onespena

Orkoiengo Udalak, 2020ko maiatzaren 21ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea aldaketa, José Miguel Huarte Musika Eskolako ikastaroen prezio publikoak arautzen dituen ordenantza fiskalean; hura 2020ko 118. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 2an.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, aipatu ordenantza behin betiko onetsi da, eta argitaratzeko agindu, behar diren ondorioak izan ditzan.

Orkoienen, 2020ko uztailaren 20an.–Alkatea, Carlos Arroniz Loyola.

5.–ORDENANTZA FISKALA, 2020/2021 IKASTURTE AKADEMIKOAN ORKOIENGO JOSÉ MIGUEL HUARTE MUSIKA ESKOLAKO IKASTAROETAN IZENA EMAN ETA PARTE HARTZEKO PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA

Kontzeptua.

1. artikulua.

Arau honen xede den prezio publikoa ezarri da honako hauen babesean: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 28. artikulua eta hurrengoak.

Nork ordaindu behar duen.

2. artikulua.

Tasen kontzeptuak dira: matrikula eta hileko kuota.

Ordaindu beharra sortzen da ikastaroetan izena ematen denean edo matrikula egiten den unean berean, eta zerbitzua eskatu dutenek ordaindu beharko dute.

Matrikulagatik hilabeteko kuotaren zenbatekoa ordainduko da izena ematen den bakoitzean.

Hileko ordainketak egin beharko dira, ezarritakoari jarraikiz.

Bi hilabetetako kuota ez ordaintzeak ikaslearen klaseak bertan behera gelditzea ekarriko du.

Kurtsoa bukatutakoan kuotaren bat ordaindu gabe geldituz gero, berriz matrikulatzeko aukera galduko du.

Kudeaketako eta diru-bilketako arauak.

3. artikulua.

Matrikulazioa Musika Eskolan eginen da eta prezio publikoak dagozkien udal organoek kudeatuko dituzte.

Matrikularen zenbatekoa uztailean ordainduko da, plaza erreserbatu ahal izateko, irailean egiten den matrikulazioa izan ezik, hori urriko kuotarekin batera ordainduko baita.

Ordainagiriak matrikulazio orrian adierazitako banku-kontutik kobratuko dira, horretarako ezarritako egunetan. Matrikulazio kuotak igorriko dira adierazitako datuen arabera. Datu horiek Udalaren administrazio zerbitzuek alderatuko dituzte.

4. artikulua.

Matrikulatu ondoren eta ikasturte akademikoa hasita eskola utzi nahi duten ikasleek eskolako zuzendaritzari adierazi beharko diote hori, idazki baten bidez; testu horretan bajaren arrazoiak aipatuko dituzte.

Ikasturtea hasten den egunetik aurrera ikasleen borondatezko bajek berekin ekarriko dute ikastaroaren kostu osoa ordaintzea, honako salbuespen hauekin:

–Ikaslearen istripu larriagatik, aldez aurretik aurkeztuta mediku espezialistak emandako txosten medikoa, baldin bere instrumentuak praktikatzea eragozten badu.

–Ikaslearen eritasun larriagatik, aldez aurretik aurkeztuta mediku espezialistak emandako txosten medikoa, baldin bere instrumentuak praktikatzea eragozten badu.

–Ikaslearen heriotzagatik.

–Larritzat jotzen diren eta ikastarora modu jarraituan joatea eragozten duten beste arrazoi batzuengatik. Arrazoi horiek Udalak baloratu eta arrazoituko ditu.

Irakasle faltaren ondorioz ikasleek musika-hizkuntzako 4 klase baino gehiago eta instrumentuetako 2 klase baino gehiago galtzea berreskuratu ahal izanen da. Ezinezkoa bada, haien kostua Musika Eskolak itzuli beharko du.

Irailaren hasierako 5 egunetan, Musika Eskolan baja hartzeko eskabideak onartuko dira. Baja horietan, matrikulagatik ordaindutako zenbatekoa ez da inola ere itzuliko.

Ikasturtearen guztizko kostua dokumentu honen eranskineko tarifetan ezarria dago.

Tarifak honela ordainduko dira:

–Matrikula orokorra: uztailean (urrian matrikularen bigarren aldirako).

–Ikasturteko ordainketak: hilero, 9 kuotatan.

–Ordainketa bakarrean, matrikulazioaren unean (ordainketa mota honek % 10eko hobaria izanen du).

Tarifak aplikatzea.

5. artikulua.

Kontzeptu bakoitzarengatik ordaindu beharreko tarifak ondoko eranskinean ezartzen dira.

Arau honen eranskineko 2. epigrafean agertzen diren murrizketak eskuratu nahi dituzten eskatzaileek nahitaez aurkeztu beharko dituzte delako eranskinean aipatzen diren frogagiriak.

ERANSKINA

1. epigrafea.–2020-2021 ikasturteko tarifa orokorra.

Tarifak igoko dira Nafarroako ikasturte honetako KPIaren arabera.

Errolda-tasak eskuratu ahal izateko, Musika Eskolan izena ematen duen egunean ikasleak erroldatuta egon beharko du, eta ikasturte osoan erroldatuta egon.

Erroldatzea ikasturte bakoitzean berrikus daiteke, erroldatze hori egiaztatzeko.

Erroldan baja eman bada eta eskolari abisatu ez bazaio, automatikoki berrezarriko da egoera errealari dagokion kuota.

2. epigrafea.–Hobariak eta horiek aplikatzeko araudia.

Hobariak aplikatuko zaizkie tarifen sailean adierazten diren prezioei, zenbait egoeratan laguntzeko. Hobari horiek Musika Eskolan izena emana duten ikasle guztiei aplikatuko zaizkie kuoten eta matrikularen gainean.

Ikasle bakar batek beherapen mota bakarraren onura izan dezake. Ikasle batek beherapen mota bat baino gehiago lortzen ahal badu, ikaslearentzat onuragarriena dena bakarrik aplikatuko da.

Familia-unitatetzat hartzen dira etxebizitza berean erroldaturik daudenak eta familia liburuan izena emana dutenak edo familia-unitate horretako kide direla frogatzen duen agiri ofiziala dutenak.

Orkoiengo Udalak, zalantzazko kasuetan, eskubidea izanen du erabakitzeko ea hobari mota bat aplikatu behar den ala ez, eta hiru motetan zein aplikatu behar den.

Hobaria duten tarifak:

–Musika eskolan matrikulaturik bi kide dituzten familia- unitateendako, hobaria izanen da kide bakoitzaren kuota % 10 merkeagotzea.

–Musika eskolan matrikulaturik hiru kide dituzten familia- unitateendako, hobaria izanen da kide bakoitzaren kuota % 25 merkeagotzea.

–% 10eko hobaria tasetan, Musika Eskolan izena ematen duten pertsonek frogatuz gero familia ugarikoak direla.

3. epigrafea.–Dokumentazioa, aurkezteko modua eta epea.

Adierazitako tarifen onuradun izateko, dokumentazioa aurkeztuko da horretarako iragarritako inskripzio epean.

Udal ordenantzan jasotzen diren hobarien onuradun izateko eskaerek, aipatu epetik kanpo eskatzen direnean, soilik edukiko dituzte ondorioak Udalaren onarpen egunetik aurrera.

Behar den dokumentazioa, matrikulazio orriarekin batera, Orkoiengo Udalaren José Miguel Huarte Musika Eskolan aurkeztuko da, ondoren Orkoiengo Udalaren Erregistro Orokorrera eramateko (Orkoiengo udaletxea, Iturgain plaza z.g., 31160, Orkoien).

Ordenantza honen ondorioetarako, erroldatutzat hartuko dira adingabeak, baldin eta bereizketaren edo dibortzioaren ondorioz gurasoetako bat Orkoienen erroldaturik badago. Egoera hori frogatu beharko da ezkontzaz kanpoko haurraren behin betiko neurriekin edo bereizketaren eta dibortzioaren epaiarekin.

4. epigrafea.–Arau-hausteak eta zehapenak.

1.–Arau-hauste arinak dira ordenantza honetan ezartzen diren betebeharrak ez betetzea, arau-hauste astunen kalifikazioa ez dutelarik.

2.–Arau-hauste astunak dira:

–Tarifa osorik edo partez ez ordaintzea horretarako ezarritako epeetan.

–Salbuespenak, dagozkion tarifak edo bidegabeko itzulketak bidegabe baliatzea edo lortzea.

Arau-hausteak ikaslearen klaseak bertan behera utziz zehatuko dira.

Ordenantza honetan ezarritako baldintzak betetzen ez badira, tarifa jakin bat ezartzeko datuak faltsutzen badira, ikaslearen eskolak eten daitezke, eta ikaslearen benetako egoeraren arabera legozkiokeen kopuruak itzuli beharko dira. Beharrezkoa izanez gero, legezko neurri egokiak har daitezke.

Ordenantza fiskal orokorraren 32. artikuluan ezarrita dago aplikatu beharreko zehapen prozedura.

Azken xedapena.–Indarra hartzea.

Ordenantza hau indarrean jarriko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean.

Nolanahi ere, berariaz aldatu edo indargabetu arte izanen du indarra.

URTEKO PREZIO PUBLIKOAK, 2020-2021 IKASTURTERAKO

MOTAK

ERROLDATUA

EZ ERROLDATUA

Musika Tailerra

279,60

559,10

Musika-hizkuntza + instrumentua 30’

(1.a eta 2.a)

473,60

1.494,60

Musika-hizkuntza + musika tresna 35’

(3.a eta 4.a)

521,10

1.698,40

Musika Hizkuntza + instrumentua 35’ + klase kolektiboa (3.a eta 4.a)

570,50

1.859,80

Musika-hizkuntza, + instrumentua 40’ + instrumentu-taldea

(5.a eta 6.a)

627,60

2.048,00

ERROLDATUA

ERROLDATU GABEA

ADIN TARTEEN ARABERA

18 URTETIK BEHEITI

18-25 ARTEAN

25 URTETIK GOITI

25 URTETIK BEHEITI

25 URTETIK GOITI

Musika-hizkuntza

279,60

299,10

349,00

559,07

612,30

Instrumentu-taldea

279,60

299,10

349,00

559,07

612,30

Solfeo dakitenendako instrumentua

393,70

421,00

491,50

935,51

1.024,60

Solfeorik ez dakitenendako instrumentua

427,90

457,80

534,40

1.249,33

1.368,40

Instrumentua 30’ + instrumentu-taldea

473,60

506,60

591,20

1.494,58

1.636,90

Instrumentua 40’ + instrumentu-taldea

507,70

543,30

633,90

1.808,41

1.980,60

Arautu gabeko ikastaroak

427,90

457,80

534,20

1.249,33

1.368,40

Banda

70,40

70,40

77,10

70,40

77,10

2. instrumentua

% 50

% 50

% 50

% 50

% 50

Iragarkiaren kodea: L2007847