180. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

METAUTEN

2020-2021 aldirako ekonomia eta finantza plana. Onespena

Metautengo Barrutiko Udalak, 2020ko uztailaren 13an egin bilkura berezian, erabaki zuen Udalaren aurrekontuak egonkortzeko ekonomia eta finantza plana onestea, 2020-2021 ekitaldiei dagokiena.

Erabakitako onespena jendaurrean jartzen da, ediktua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaraturik, aditzera emateko ez beste deusetarako, era horretan bete dadin xedaturik dagoena Aurrekontu Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzko apirilaren 27ko 2/012 Lege Organikoaren 23.4 artikuluan eta azaroaren 2ko 1463/2007 Errege Dekretuaren 26. artikuluan (errege-dekretu horren bidez onetsi zen Aurrekontu Egonkortasunari buruzko abenduaren 12ko 18/2001 Legea garatzeko Erregelamendua).

Orobat aditzera emateko ez beste deusetarako, Ekonomia eta finantza planaren kopia bat jendearen eskura dago toki entitateak osoko bilkuran onetsi zuenetik, eta hala egonen da harik eta planaren indarraldia bukatu arte.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Metautenen, 2020ko uztailaren 22an.–Alkate udalburua, Oihana Beraza Martinez.

Iragarkiaren kodea: L2008092