180. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEOTZ

Deialdia, udalerriko bizilagunei garraioa eta bono-taxia ordaintzeko languntzena eta oinarriena. Laburpena

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsultatu daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/518833). DDBN (Identifikazioa): 518833.

Alkatetzaren uztailaren 29ko 2020-0095 Ebazpenaren bidez onetsia.

Onuradunak: deialdian parte har dezakete oinarri arautzaileen D.1 apartatuan ezarritako baldintzak betetzen dituztenek.

Xedea eta helburua: deialdiaren xedea da Leozko bizilagunei dirulaguntzak ematea, 2020an Nafarroako erdialdeko herrietara joan-etorriak egiteko garraioa izan dezaten, Tafallara batez ere.

Eskaerak aurkezteko epea: Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik 2020ko abenduaren 15era bitarte.

Iratxetan (Leotz), 2020ko uztailaren 31n.–Alkateordea, Celia Raquel Recalde Murillo. Alkatearen ordez ari da, hark eskuordetuta uztailaren 2ko 2020-0082 Ebazpenaren bidez.

Iragarkiaren kodea: L2008743