180. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEOTZ

Deialdia, Orbaibarko edo Tafallako Musika Eskoletan 2019-2020 ikasturtean matrikula ordaintzeko laguntzena eta oinarriena. Laburpena

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/518800): DDBN (Identifikazioa): 518800.

Alkatetzaren uztailaren 29ko 2020-0093 Ebazpenaren bidez onetsia.

Onuradunak: deialdian parte har dezakete oinarri arautzaileen B.3.2 apartatuan ezarritako baldintzak betetzen dituztenek.

Xedea eta helburua: deialdiaren xedea da laguntza ekonomikoak ematea 2019-2020 ikasturtean musika ikasketak egiten dituzten Leozko bizilagunei, honako hauetako batean egiten badituzte: Orbaibarko Musika Eskolan, Tafallako Musika Eskolan edo bestelako herrietako musika eskola batean, eskatutako musika tresnaren ikasketak ez badira aipatu bi horietan eskaintzen.

Eskaerak aurkezteko epea: Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik 2020ko irailaren 30era bitarte.

Iratxetan (Leotz), 2020ko uztailaren 31n.–Alkateordea, Celia Raquel Recalde Murillo. Alkatearen ordez ari da, hark eskuordetuta uztailaren 2ko 2020-0082 Ebazpenaren bidez.

Iragarkiaren kodea: L2008742