180. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESTERIBAR

Tokiko ehiza-barrutia eratzeko proiektua

Bete dadin abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legea, zeinaren bidez jorratu baitzen Nafarroako Ehiza eta Arrantza, aditzera ematen da ezen hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, jendaurrean egonen dela Esteribarko udal bulegoetan tokiko ehiza-barrutia eratzeko proiektuari buruzko espedientea, barrutian sartu beharreko lurren jabeek aukera izan dezaten espresuki uko egiteko beren lurrak proiektatutako barruti horretan sartzeari.

Barrutian sartzekoak diren tokiak: Eugi (33., 34., 35., 36., 37., 38., 39., 40., 43. poligonoak), Urtasun (30. poligonoa), Saigots (29. poligonoa), Zubiri (27. poligonoa), Agorreta (28. poligonoa), Osteritz (16. poligonoa), Legua Acotada (Eugiko aldea, 41. poligonoa), Leranotz (25. poligonoa) eta Usetxi (31. poligonoa).

Esteribarren, 2020ko uztailaren 22an.–Alkatea, M.ª Matilde Añón Beamonte.

Iragarkiaren kodea: L2008093