180. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARGOTA

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

Bargotako Udaleko Kudeaketa Batzordeko buruak, 2020ko abuztuaren 5ean, honako ebazpen hau eman zuen:

Kontuan hartuz herritik kanpo egonen naizela 2020ko abuztuaren 17tik abuztuaren 27ra (biak barne), eskuordetza eman behar da Udalaren gaiei erantzuteko, bat etorriz Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47.1 artikuluarekin. Hortaz,

EBAZTEN DUT:

Alkateorde Inmaculada Torrecilla Urbiolaren esku uztea Bargotako Udalaren Kudeaketa Batzordeko buruaren eginkizunak 2020ko abuztuaren 17tik abuztuaren 27ra (biak barne).

Ebazpen hau jakinaraztea interesdunari eta argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, behar diren ondorioak izan ditzan.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan.

Bargotan, 2020ko abuztuaren 5ean.–Batzorde Kudeatzaileko burua, Cristina Remirez Marquinez.

Iragarkiaren kodea: L2008770