180. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARGOTA

Laborantzako herri-lurzatien aprobetxamendua. Eskaera

Bargotako Udaleko Batzorde Kudeatzaileak, 2020ko uztailaren 20an egin osoko bilkuran, erabaki zuen 15 eguneko epea irekitzea, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik kontatzen hasita, onuradun izan daitezkeenek laborantzako herri-lurzatiak eska ditzaten, lehentasunezko aprobetxamenduen edo herritarren zuzeneko aprobetxamenduaren sistemen bidez.

Eskatzaileek frogatu beharko dute Udal honetan nekazaritzako herrilurren aprobetxamendua arautzen duen ordenantzan ezarritako baldintzak betetzen dituztela.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan.

Bargotan, 2020ko uztailaren 22an.–Batzorde Kudeatzaileko burua, Cristina Remirez Marquinez.

Iragarkiaren kodea: L2008113