180. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARGOTA

Aldaketa, Laborantzako herri-lurretako aprobetxamendua arautzen duen ordenantzan. Behin betiko onespena

Bargotako Udaleko Batzorde Kudeatzaileak, 2020ko ekainaren 8an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Laborantzako herri-lurretako aprobetxamendua arautzen duen ordenantzan. Onespenaren erabakia 2020ko 132. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 2an, argitaratu ondoan eta Udalaren iragarki oholean ikusgai egon ondoan, jendaurreko epean inork ez du alegaziorik aurkeztu; hortaz, ordenantzan egin aldaketa behin betiko onetsi da eta osorik ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz. Hona hemen:

15. artikulua. Oro har, herri-lurretako aprobetxamenduen onuradun izateko, familia-unitateen titularrek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

b) Bargotako Udalaren Biztanle Erroldan bizilagun gisa inskribatua egotea urte bateko antzinatasunez.

Bargotan, 2020ko uztailaren 21ean.–Batzorde Kudeatzaileko burua, Cristina Remirez Marquinez.

Iragarkiaren kodea: L2008056