180. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANTZA

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren Erregelamendua onartzen duen 2568/1986 Errege Dekretuaren 47. artikuluan datorrenarekin bat eginez, eta udalerritik kanpo egongo naizela aurreikusita,

EBATZI DUT:

Lehenengoa.–Alkatea naizen aldetik ditudan eskudantzia guztiak Iñigo Sarrias Zoco lehen alkateordearen esku uztea, nire ordez jardun dezan 2020ko uztailaren 31tik abuztuaren 23ra, biak barne.

Bigarrena.–Eskuordetze hau lehen alkateordeari jakinaraztea.

Hirugarrena.–Osoko Bilkurari honen berri ematea hurrengo bilkuran eta ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Arantzan, 2020ko uztailaren 31n.–Alkate udalburua, Dabid Iturria Almandoz.

Iragarkiaren kodea: L2008820