180. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANO

2020ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Aranoko Udaleko plantilla organikoaren eta langileen zerrendaren hasierako onespena 2020ko 141. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 26ean, eta jendaurreko epean ez da erreklamaziorik aurkeztu; beraz Aranoko Udalaren plantilla organikoa eta langileen zerrenda behin betiko onetsitzat ulertzen dira. Jarraian argitaratzen da, Nafarroako Aldizkari Ofizial honetan, hori guztia Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19. eta 20. artikuluetan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenetan ezarritakoa betetzeko.

2020KO PLANTILLA ORGANIKOA

Lanpostuen zerrenda

Funtzionarioak:

–Lanpostua: Arano eta Goizuetako Udalen Batasuneko idazkaria.

  • Buru den udalerria: Goizueta.
  • A maila.
  • Sarbidea: oposizio-lehiaketa.
  • Bateraezintasun osagarria: % 35. Lanpostuko osagarria: % 3,72.
  • Berariazko betebeharra: euskara jakitea nahitaezkoa. Maila: EGA edo baliokidea.
  • Egoera administratiboa: hutsik.

Lan-kontratudunak:

–Lanpostua: Zerbitzu anitzetako langilea.

  • Maila: E.
  • Mailaren osagarria: % 15.
  • Lanpostuko osagarria: % 3,21.
  • Berariazko betebeharra: euskara jakitea nahitaezkoa; B1 maila idatziz eta ahoz.
  • Berariazko betebeharra. B motako gidabaimena.
  • Egoera administratiboa: hutsik.

–Lanpostua: Administrari laguntzailea.

  • Maila: D.
  • Lanaldia: % 33.
  • Mailaren osagarria: % 12.
  • Lanpostuko osagarria: % 2,99.
  • Berariazko betebeharra: euskara jakitea nahitaezkoa. Maila: EGA edo baliokidea.
  • Egoera administratiboa: hutsik.

Langileen izenen zerrenda

Aldi baterako administrazio-kontratudunak:

–Idazkaria: Miriam Arozena San Miguel.

–Zerbitzu anitzetako langilea: Francisco Javier Ansa Egurrechea.

Aldi baterako lan-kontratudunak:

–Administrari laguntzailea: Cristina Ursua Aizpurua.

Aranon, 2020ko abuztuaren 5ean.–Alkatea, Jose Antonio Ruiz Miner.

Iragarkiaren kodea: L2008761