180. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANO

Jarduera-lizentzia. Eskaera

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean eta abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuan xedatua betetzeko, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituta gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten.

Eskatzailea: NILSA.

Jarduera: Aranoko hondakin-urak tratatzeko proiektua.

Tokia: Aranoko 3. poligonoko 160. partzela eta ondokoak.

Aranon, 2020ko uztailaren 29an.–Alkatea, Jose Antonio Ruiz Miner.

Iragarkiaren kodea: L2008465