180. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

53/2020 FORU DEKRETUA, abuztuaren 1ekoa, Nerea Álvarez Arruti andrea, Nafarroako Berdintasunerako Institutuko Berdintasunerako Gobernantzako zuzendariordea, kargutik kentzen duena, berak eskatu baitu; institutua Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuari atxikita dago.

Irailaren 30eko 240/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Nafarroako Berdintasunerako Institutua erakunde autonomoaren estatutuen 15. artikuluak ezartzen du, bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 49.1.c) artikuluan xedatutakoarekin, Nafarroako Gobernuak libreki izendatuko eta kargutik kenduko dituela zuzendariordetzen titularrak, foru dekretu bidez, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuko titularrak proposaturik; aipamen hori Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Justiziako kontseilariari dagokiola ulertu behar da, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura ezartzen duen Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariaren abuztuaren 14ko 22/2019 Foru Dekretuan eta Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuaren oinarrizko egitura ezartzen duen abuztuaren 14ko 85/2019 Foru Dekretuan xedatutakoarekin bat, Nafarroako Berdintasunerako Institutua erakunde autonomoa departamentu horri baitago atxikia.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeiko abuztuaren batean egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1. Nerea Álvarez Arruti andrea, Nafarroako Berdintasunerako Institutuko Berdintasunerako Gobernantzako zuzendariordea, kargutik kentzea duena, berak eskatu baitu, eta emandako zerbitzuak eskertzea; institutua Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuari atxikita dago. Kargu-uzteak 2020ko irailaren 1etik aurrera izanen ditu ondorioak, eta 2020ko abuztuaren 31 izanen da zuzendariorde aritzeko azken eguna.

2. Foru dekretu hau interesdunari jakinaraztea, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira eta Nafarroako Berdintasunerako Institutura igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2020ko abuztuaren 1ean.–Nafarroako Gobernuko kontseilari-idazkaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F2008644