180. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

481E/2020 EBAZPENA, abuztuaren 6koa, Osasuneko zuzendari nagusiak emana, xedatzen duena Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara igortzea oinarrizko eskubideak babesteko 237/2020 prozeduran tramitatutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren espedientea. Errekurtsoa Asociación de Promoción de la Convivencia Scabelum elkarteak eta Luis de Miguel Ortegak eskaturik aurkeztu da.

Administrazioarekiko Auzien Salako Justizia Administrazioaren letraduak aditzera eman du, 2020ko uztailaren 29ko ofizioaren bidez, zeina 2020ko uztailaren 30ean sartu baitzen Osasun Departamentuan, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri dela oinarrizko eskubideak babesteko 237/2020 prozeduran, Asociación de Promoción de la Convivencia Scabelum elkarteak eta Luis de Miguel Ortegak eskaturik, uztailaren 17ko 35/2020 Foru Dekretuaren aurka, zeinaren bidez neurriak hartu baitziren “aisialdiko bajerak”, “txabiskeak” edo antzekoak direla-eta eta aldatu baitzen uztailaren 15eko 34/2020 Foru Agindua (foru agindu horren bidez, prebentzio neurriak hartu ziren maskara erabiltzeari dagokionez COVID-19ak eragindako osasun krisian Nafarroako Foru Komunitatean); idatzi horretan, eskatzen du administrazio-espedientea igortzeko, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 48.1, 3 eta 4 artikuluan ezarritakoarekin bat, eta haren jakinarazpena egiteko eta interesdunak epatzeko, aipatu legearen 49.1, 2 eta 4 artikuluek ezartzen dutenari jarraikiz.

Horiek horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. artikuluaren bidez emandako eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara igortzea oinarrizko eskubideak babesteko 237/2020 prozeduran tramitatutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren espedientea. Errekurtsoa Asociación de Promoción de la Convivencia Scabelum elkarteak eta Luis de Miguel Ortegak eskaturik aurkeztu da, Osasuneko kontseilariaren uztailaren 17ko 35/2020 Foru Aginduaren aurka.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta interesdunak epatzea, autoetako demandatu gisa agertu ahal daitezen bederatzi eguneko epean, argitalpena egiten denetik aurrera, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara.

3. Ebazpen hau igortzea Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara eta Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzura, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2020ko abuztuaren 6an.–Osasuneko zuzendari nagusia, Carlos Artundo Purroy.

Iragarkiaren kodea: F2008879