180. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2020ko abuztuaren 1ean hartua, hasiera ematen diona Galar Zendean eskualdeko industria eremu bat (Comarca 2) ezartzeko Udalez gaindiko Plan Sektoriala aldatzen duen espedientearen tramitazioari. Nafarroako Lurzorua eta Etxebizitzak SAk sustatu du espedientea, eta aldaketaren helburua da 17. sailaren (17.1 eta 17.2 lurzatiak) eraikigarritasuna handitzea.

2020ko ekainaren 30ean, Jesús Javier Pascual Goñi jaunak, Nafarroako Lurzorua eta Etxebizitzak SA ordezkatuz, eskaera aurkeztu zuen aipatutako espedientea tramitatzeko.

I.–Aldaketaren aurrekariak, xedea eta azalpena.

Nafarroako Gobernuak 2001eko maiatzaren 14an hartutako Erabakiaren bidez, Galar Zendean eskualdeko industria eremu bat (Comarca 2) ezartzeko Udalez gaindiko Plan Sektoriala onetsi zen, Nafarroako Gobernuko Industria, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentuak sustatua.

Plan sektorialak helburu du industriarako lurzorua sustatzea, antolatua eta zerbitzu eta azpiegiturez hornitua, Iruñerriaren inguruan proiektu industrialek bidea egin eta indarra har dezaten, Foru Komunitateko sarearen industriarako lurzoru publikoa osatzearren.

Industria eremu hori sortu zen ingurunean ez zegoelako antolaturik eta eskura zegoen lurzoru publikorik.

Berriki, Nafarroako Gobernuak 2020ko otsailaren 19an hartutako Erabakiaren bidez, UPSaren aldaketa onetsi da, eta, besteak beste, 17. sailaren erabilera eta antolamendua aldatzen dira. Aldaketa horrek sortzen edo eratzen ditu espediente honen xedeko lurzatiak aipaturiko 17. sailaren barnean.

Berriki aurkeztu den agiri horren arabera, plan sektorialaren aldaketa horren helburua da eraikigarritasuna ematea goiko solairuei 17.1 eta 17.2 lurzatietan (SS1 azpisektorea, AAD2 zuzkidura-jarduketa), egun ez baitute halakorik.

Eraikigarritasuna handitzea justifikatzen da industria-erabilerek azalerak eskatzen dituztelako goiko solairuetan, han kokatzeko jardueraren zati bat, era horretan baitaude antolaturik hala Comarca 2 industria eremuaren gainerakoan nola industria-erabilerako beste jarduketa batzuetan; horrela, lurzoruaren okupazioa optimizatzen da ezartzen diren jardueretan.

Proposatzen da 3.012 m² handitzea sailaren eraikigarritasuna (1.506 m² lurzati bakoitzeko), eta 3.614,40 AU UPSaren aprobetxamendua (1.807,20 AU lurzati bakoitzeko). Hirigintzako gainerako determinazioek beren horretan diraute.

II.–Txosten sektorialak.

Txosten hauek eskatu zaizkie departamentu eta erakunde hauei:

• Ingurumen Eraginaren Atala. Galdetu da ea ingurumen-ebaluazio estrategikoaren aplikazio eremuaren barnean dagoen, kontuan izanik aldaketaren helburua eta irismena, ingurumen arloko indarreko araudiarekin bat.

• Iruñerriko Mankomunitatea. Eskatu zaio adieraz dezala nahikoak diren zerbitzuak edo zein diren ukitzen diren zerbitzu mankomunatuak.

Aldaketak ez dituenez ukitzen gehienez baimendutako bolumena edo eraikinen eraikuntza baldintzak, ez da beharrezkotzat jotzen txostenik eskatzea Abiazio Zibilaren Zuzendaritza Nagusiari Iruñeko aireportuaren zortasun aeronautikoen gainean.

Aldaketak ez du ukitzen, orobat, espazio publikoaren diseinua edo eraketa, edo aurreikusitako hirigintza zerbitzuena; hortaz, Telekomunikazioen eta Informazioaren Teknologien Zuzendaritza Nagusiak aldeko txostena eginda berriki onetsitako UPSaren aldaketari, ez da beharrezkotzat jotzen txostenik eskatzea zuzendaritza horri.

Horiek horrela ez da beharrezkotzat jotzen txostenik eskatzea Babes Zibilerako Zerbitzuari.

Bukatzeko, Ebroko Konfederazio Hidrografikoaren txostenari dagokionez, adierazi behar da aldaketak ez duela ukitzen ur ibilgurik, jabari publiko hidraulikoko lurrik edo haien polizia eta zortasun eremurik. Hala ere, txostena bururatzeko, adierazi behar da proposatu den eraikigarritasun handiagoak ekartzen duen ala ez uraren eskari handiagoa.

III.–Kontuan hartu beharrekoak.

Aldaketa honek UPSaren gehieneko eraikigarritasuna ukitzen du; beraz, UPSko egiturazko hirigintza antolamenduaren determinazioa da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 49. artikuluarekin bat (testu bategina uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsi zen). Lege-testu horren 45.2 artikulura egokituko da haren tramitazioa.

Lehenago adierazi bezala, UPSko 17. sailaren eraikigarritasuna 3.012 m² handitu gogo du aldaketak, hau da, 1.506 m² saileko lurzati bakoitzean (17.1 eta 17.2 lurzatiak).

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 90.5 artikuluarekin bat, zuzkidura-jarduketak dira helburu dutenak hiri-lurzoruan eraikigarritasuna edo dentsitatea handitzea edo hirigintza-erabilera aldatzea, baldin eta ez badute eskatzen lurzoruaren urbanizazioa eraberritzea edo berritzea. Aldaketa honek bat egiten du harekin, zuzkidura-jarduketa baita.

Aldaketak helburu du UPSko 17. saileko lurzatien eraikigarritasuna 3.675 m²-koa izatetik 5.181 m²-koa izatera pasatzea. Industria-erabileraren homogeneizazio koefizientea 1,00 da industria-erabilerako beheko solairuan okupatzen ahal den azalerarako eta 1,20, berriz, industria-erabilerako solairuarteko azalerarako. Horrek ekartzen du 3.614,40 AU handitzea eremuaren edo UPSaren aprobetxamendu osoa (1.807,20 AU lurzati bakoitzeko).

Zuzkidurei eta lagapenei dagokienez, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 55. artikulua bete behar da. Ildo horretan, adierazi behar da sektorearen azalera guztiaren arabera ezartzen dela industria edo zerbitzu poligonoetarako eskatzen den berdeguneen ratioa. Aldaketa honek ez du sektorearen azalera ukitzen, eta, beraz, ez da berdeguneen zuzkidura handitu behar.

Bestalde, 55. artikuluak ez du ratiorik ezartzen erabilera anitzeko ekipamendurako lurzorua lagatzeko; xedatzen du antolamendu xehatua ezartzen duen planeamenduak finkatu behar duela, horretarako arrazoiak emanez. Agiriak ez du aurreikusten erabilera anitzeko ekipamenduaren lagapen edo erreserba hori, “eskaririk ez dagoelako”.

Aparkalekuen aurreikuspenaz bezainbatean, UPSak ondokoa ezartzen du araudiaren 36. artikuluan:

Instalatzen den enpresak osatu beharko ditu lurzoru publikoan aurreikusita dauden aparkatzeko tokiak, haiek erabilera publikoko espazio libre pribatuan kokatuta, lurzatiaren tamainaren arabera eskatzen den gutxienekora iritsi arte.

Ondorio horietarako, lurzati bakoitzari esleitutako lurzoru publikoko aparkalekuen kopurua kalkulatzeko, lurzoru publikoan aparkatzeko plazen kopuru osoa proportzionalki banatu behar da, lurzati bakoitzaren gehieneko eraikigarritasunak industria eremuko eraikigarritasun osoan hartzen duen portzentajearen arabera. Aparkatzeko zelaiguneetako plaza kopurua kontatzeko, 25 m²-ko okupazioa izanen du, gutxienez, aparkatzeko plaza bakoitzak.

Ratioa da aparkatzeko toki bat eraikitako azaleraren 200 metro koadroko, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren erregelamenduan (apirilaren 3ko 85/1995 Foru Dekretua) 5.000 m²-tik gorako eta 20.000 m²-tik beherako lurzatietarako eskatzen denari jarraituz. Lurzatien eraikigarritasuna 5.181 m²-koa izanik, aparkatzeko 26 tokiko zuzkidura sortzen dute lurzatiek, hau da, 650 m²-ko azalera erabilera publikoko aparkalekuetarako. Lurzati bakoitzari eremu publikoan dagozkion aparkatzeko tokiak edo azalera kendu gabe, adierazten ahal da baldintza hori betetzen dela, kontuan izanik UPSak 650 m²-tik gorako azalera ezartzen duela horietan aparkalekuaren erabilera publikorako.

Aldaketak ez du urbanizazio berriaren jarduketarik aurreikusten; hortaz, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren erregelamenduaren 7. artikuluarekin bat, ez du parte hartzeko prozesurik izan behar hasierako onespenaren aurretik.

Bukatzeko, zenbait akats atzeman dira dokumentuaren memorian, zehazten direnak Lurraldearen Antolamenduko Batzordeak 2020ko uztailaren 21ean emandako txostenean, eta zuzendu behar dira.

Horrenbestez, Lurraldearen Antolamenduko Batzordearen 2020ko uztailaren 21eko txostenarekin bat, eta uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuak onetsitako Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Legearen testu bateginean xedatutakoari eta aplikatu beharreko gainerako arauei jarraituz, Nafarroako Gobernuak, Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariak proposaturik,

ERABAKITZEN DU:

1. Hasiera ematea Galar Zendean eskualdeko industria eremu bat (Comarca 2) ezartzeko Udalez gaindiko Plan Sektoriala aldatzen duen espedientearen tramitazioari. Nafarroako Lurzorua eta Etxebizitzak SAk sustatu du espedientea, eta aldaketaren helburua da 17. sailaren (17.1 eta 17.2 lurzatiak) eraikigarritasuna handitzea.

2. Onetsi baino lehen, dokumentua osatu behar da justifikatuz proposatutako eraikigarritasun handiagoak ekartzen duen ala ez uraren eskari handiagoa, eta zuzenketa egin behar da erabaki honen “Kontuan hartu beharrekoak” apartatuan adierazitakoaren arabera.

3. UPSak eta bertan jasotako obrak egiteko erredaktatzen diren eraikuntza proiektuek bete beharko dute espedienteari buruzko txosten sektorialetan xedatutakoa.

4. Espedientea hilabeteko epean jendaurrean jartzea eta, aldi berean, entzunaldia ematea ukitutako Udalari, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legean aurreikusitako ondorioetarako.

Horretarako, espedientea http://www.ExposicionpublicaOT.navarra.es web-orrian kontsultatzen ahalko da, eta epe horretan zilegi izanen da idatziz nahi beste alegazio aurkeztea.

5. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan, eta Ingurumen Eraginaren Atalera igortzea eta Iruñerriko Mankomunitateari, Galarko Udalari eta sustatzaileari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2020ko abuztuaren 1ean.–Nafarroako Gobernuko kontseilari-idazkaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F2008643