180. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

1143E/2020 EBAZPENA, uztailaren 23koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariak emana, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan Analisi Klinikoetako barrutiko fakultatibo espezialisten 2 lanpostu huts merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onesten duena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen otsailaren 24ko 136E/2020 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan barrutiko fakultatibo espezialisten 68 lanpostu huts betetzeko merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez, besteak beste, Analisi Klinikoen espezialitateko batzuk. Deialdi hori 2020ko 54. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 16koan.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariak ekainaren 16an emandako 960E/2020 Ebazpenaren bidez, deialdi horretan onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen.

Erreklamazioak egiteko epea iraganik, bidezkoa da onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onestea.

Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Onestea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan Analisi Klinikoetako barrutiko fakultatibo espezialisten 2 lanpostu huts merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda.

O-NOZeko lekualdatze txanda.

–Onartuak: inor ez.

–Baztertuak: inor ez.

Estatuko lekualdatze txanda.

–Onartuak: inor ez.

–Baztertuak:

GALAR SENAR, MARIA DEL MAR (1)

Baztertzeko arrazoiak:

(1) Esparru nazionalerako lanposturik ez da eskaini.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, eta interesdunei ohartaraztea ebazpenak ez duela administrazio bidea amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dela, Osasuneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.1.c) eta 126.3 artikuluetan xedatutakoarekin bat, eta Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak abuztuaren 23ko 118/2019 Foru Aginduaren bidez egindako eskumenen eskuordetzea erabiliz.

Iruñean, 2020ko uztailaren 23an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendaria, Esteban Ruiz Álvarez.

Iragarkiaren kodea: F2008202