180. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

579E/2020 EBAZPENA, uztailaren 22koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko fisioterapeuten lanpostu huts batzuk esleitzen dituena, merezimendu lehiaketa bidezko lekualdatzea eginda.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen maiatzaren 21eko 589E/2019 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan fisioterapeuten 27 lanpostu huts merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko. Deialdi hori 2019ko 116. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 17koan.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariak uztailaren 4an emandako 2754E/2019 Ebazpenaren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan fisioterapeuten 27 lanpostu huts merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen.

Abenduaren 11ko 333/2019 Foru Dekretuaren bidez, 2019ko lan publikoaren eskaintza partzial bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen Osasun Departamentuko osasun arloko langileentzat, bai Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako, bai Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Instituturako. Lan eskaintza hori 2018rako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko uztailaren 3ko 6/2018 Legean (2019rako luzatua) aurreikusitako ordezte-tasari dagokio. Lan eskaintza partzial horretan sartu ziren, besteak beste, fisioterapeuten 4 lanpostu huts, denak ere Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan aritzeko.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen ekainaren 12ko 478/2020 Ebazpenaren bidez, handitu egin zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan fisioterapeuten zenbait lanpostu huts merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko deialdian eskainitako lanpostu kopurua. Ebazpen hori 2020ko 143. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 30ekoan.

Kalifikazio epaimahaiak lehiatzaileek erdietsitako puntuazioaren araberako zerrenda igorri du, eta, lanpostu hutsak hautatzeko epea igaro ondotik, bidezkoa da horiek esleitzea interesdunen eskaeren arabera.

Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Lekualdatze-lehiaketa eginda, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko fisioterapeuta lanpostu huts hauek esleitzea ondoren aipatzen diren izangaiei:

–O-NOZko lekualdatzea:

  • Olleta López, María Rosario, lanpostu bat Nafarroako Ospitalegunean (60744 lanpostu zenbakia).
  • Uranga Zuriarrain, Miren Maitane, lanpostu bat Nafarroako Ospitalegunean (63340 lanpostu zenbakia).

2. Izendatu diren lehiatzaileek 2020ko irailaren 1ean hartu beharko dute lanpostuaren jabetza. Egun horretan lanpostuaz jabetzen ez direnek lanpostuan aritzeko eskubide guztiak galduko dituzte, behar bezala frogatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

4. Ebazpen honen aurka, ez baitu administrazio bidea amaitzen, gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Osasuneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.1.c) eta 126.3 artikuluetan xedatutakoarekin bat eta Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren abuztuaren 23ko 118/2019 Foru Aginduaren bidez eskuordetzan emandako eskumenak erabiliz.

5. Ebazpen hau igortzea Nafarroako Ospitaleguneko Profesionalen Zuzendaritzara, Tuterako Osasun Barrutiko Profesionalen Zerbitzura, Oinarrizko Osasun Laguntzako Profesionalen Zerbitzura eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Sarrerarako, Lanpostuak Betetzeko eta Barne Igoerarako Atalera, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2020ko uztailaren 22an.–Zuzendari kudeatzailea ez dagoenez, eta irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuarekin bat, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Nafarroako Ospitaleguneko zuzendari kudeatzailea, Alfredo Martínez Larrea.

Iragarkiaren kodea: F2008077