180. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

13E/2020 FORU AGINDUA, uztailaren 3koa, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariak emana, zeinaren bidez bitarte baterako izendatzen baita Pablo Machain Martiarena jauna IKT Aktiboak Kudeatzeko Ataleko buru, Azpiegitura Teknologikoen eta Euskarri Zentroaren Zerbitzuan aritzeko, Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko Zuzendaritza Nagusian, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuan.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriko 2. apartatuak ezartzen duenez (horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina), ataletako eta bulegoetako burutzak bitarte baterako bete daitezke, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez izan beharko dute Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak.

Bestalde, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen bosgarren xedapen gehigarriak ezartzen du ezen kasuan kasuko unitate organikoa atxikita duen departamentuko titularrak eginen duela atalburuen bitarte baterako izendapena, beharrezkoak diren txostenak eman ondoren. Horri dagokionez, espedientean badago Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiaren aldeko txostena.

Hortaz, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, haren bidez zehazten baitira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak.

Horrenbestez,

AGINTZEN DUT:

1. Bitarte baterako izendatzea Pablo Machain Martiarena jauna IKT Aktiboak Kudeatzeko Ataleko buru, Azpiegitura Teknologikoen eta Euskarri Zentroaren Zerbitzuan aritzeko, Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko Zuzendaritza Nagusian, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuan. Izendapenak 2020ko abuztuaren 8tik aurrera izanen ditu ondorioak.

2. Foru agindu hau jakinaraztea interesdunari, Azpiegitura Teknologikoen eta Euskarri Zentroaren Zerbitzuari, Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko Zuzendaritza Nagusiari eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2020ko uztailaren 3an.–Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilaria, Juan Cruz Cigudosa García.

Iragarkiaren kodea: F2007219