180. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

95/2020 FORU AGINDUA, uztailaren 28koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, Mikel Bengoetxea Barber jauna Zuzeneko Laguntzen Kontrolerako Bulegoko buru izendatzen duena bitarte baterako. Bulego hori Finantza Kontrol Iraunkorrerako eta Auditoretzako Zerbitzuari atxikita dago, Kontu-hartze eta Kontabilitate Zuzendaritza Nagusian.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriko 2. apartatuak ezartzen duenez, ataletako eta bulegoetako burutzak bitarte baterako bete daitezke, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak izan beharko dute.

Bestalde, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen bosgarren xedapen gehigarriak xedatzen duenez, kasuan kasuko unitate organikoa zein departamenturi atxikirik dagoen, haren titularrak izendatuko ditu atalburuak, bulegoburuak eta ataletik beherako unitateetako buruak bitarte baterako, funtzio publikoaren arloan eskudun den departamentuak aldeko txostena eman ondoren. Horri dagokionez, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiaren aldeko txostena dago espedientean.

Horrenbestez,

AGINTZEN DUT:

1. Mikel Bengoetxea Barber jauna Zuzeneko Laguntzen Kontrolerako Bulegoko buru izendatzea bitarte baterako. Bulego hori Finantza Kontrol Iraunkorrerako eta Auditoretzako Zerbitzuari atxikita dago, Kontu-hartze eta Kontabilitate Zuzendaritza Nagusian. Izendapenak 2020ko uztailaren 29tik aurrera izanen ditu ondorioak.

2. Foru agindu hau jakinaraztea interesdunari, Idazkaritza Tekniko Nagusiari, Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Finantza Kontrol Iraunkorrerako eta Auditoretzako Zerbitzuari eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2020ko uztailaren 28an.–Ekonomia eta Ogasuneko kontseilaria, Elma Saiz Delgado.

Iragarkiaren kodea: F2008322