180. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.2. Foru Dekretuak

51/2020 FORU DEKRETUA, abuztuaren 1ekoa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen duena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko zenbait departamentuk aditzera eman dute beren plantilla organikoak aldatu egin behar direla gaur egun dituzten beharretara moldatzeko.

Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Aurrekontuen, Ondarearen eta Politika Ekonomikoaren Zuzendaritza Nagusiak horren aldeko txostena egin du.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeiko abuztuaren batean egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

Artikulu bakarra. Lanpostu batzuk sortzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoan.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa honela aldatzen da:

Lanpostu batzuk sortzen dira plantilla organikoan, ondotik aipatzen direnak; behar den zuzkidura ekonomikoa dute indarreko gastu-aurrekontuaren I. kapituluan:

LEHENDAKARITZAKO, BERDINTASUNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA BARNEKO DEPARTAMENTUA

Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusia

–Administrazio publikoko teknikariak (arlo juridikoa): lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 11004 zenbakia duena.

–Lan Harremanetako diplomadunak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 11005 zenbakia duena.

HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA

Hezkuntza Zuzendaritza Nagusia

–Sistema informatikoetako erdi mailako teknikariak: zortzi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, plantilla organikoan 39395, 39396, 39397, 39398, 39399, 39400, 39401 eta 39402 zenbakiak dituztenak.

Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusia

–Administrazio publikoko teknikariak (arlo ekonomikoa): lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, elebiduna (euskarazko C1 jakite-maila), plantilla organikoan 39403 zenbakia duena.

–Administrari laguntzaileak: lau lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, D mailakoak, plantilla organikoan 39404, 39405 eta 39407 zenbakiak dituztenak.

–Atezainak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, elebiduna (euskarazko B2 jakite-maila), Sarrigurengo “Sarriguren” BHIan destinoa duena. Plantilla organikoan 39408 zenbakia du.

Idazkaritza Tekniko Nagusia.

–Administrazio publikoko teknikariak (arlo juridikoa): lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 39409 zenbakia duena.

AZKEN XEDAPENAK

Azken xedapenetako lehena.–Foru dekretu hau garatzeko eta betearazteko gaikuntza.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari ahalmena ematen zaio foru dekretu hau garatzeko eta betearazteko behar diren xedapenak eman ditzan.

Azken xedapenetako bigarrena.–Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2020ko abuztuaren 1ean.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F2008646