180. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.1. Foru legeak eta legegintzako foru dekretuak

ERABAKIA. Nafarroako Parlamentuak hartutako Erabakia, 7/2020 Foru Lege-dekretua baliozkotzekoa.

Nafarroako Parlamentuko Osoko Bilkurak, 2020ko uztailaren 30ean egindako bileran, baliozkotu zuen 7/2020 Foru Lege-dekretua, uztailaren 22koa, zeinaren bidez ohiz kanpoko prebentzio neurri batzuk hartzen baitira koronarabirusaren (COVID-19a) osasun krisiari aurre egiteko, normaltasun berrirako trantsizio planaren 3. fasea gainditu ondoren, eta erabaki zuen presako prozeduraz foru lege proiektu gisa izapidetzea. Foru Lege-dekretua 2020ko uztailaren 23ko 163. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta 2020ko uztailaren 28ko 79. Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen.

Legebiltzarreko Erregelamenduko 161.6 artikuluan ezarritakoa betez, erabaki hau argitara dadin agintzen dut.

Iruñean, 2020ko abuztuaren 4an.–Lehen lehendakariordea, María Inmaculada Jurío Macaya.

Iragarkiaren kodea: F2008786