179. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Udal ordenantza, eraikinak birgaitzeko eta hiria berroneratzeko laguntzak arautzen dituena. Behin betiko onespena

Zizur Nagusiko Udalak, 2020ko urtarrilaren 30ean egin osoko bilkuran, eraikinak birgaitzeko eta hiria berroneratzeko laguntzak arautzen dituen udal ordenantzaren hasierako onespena eta izapidetzea onartu zituen.

Ordenantza horren espedientea jendaurrean paratu zen, iragarkia argitaratuta 40. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, 2020ko otsailaren 27an, eta udalaren iragarki oholean. Jendaurreko epean ez zaio espedienteari inolako alegaziorik aurkeztu. Beraz, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuaren arabera, hasierako onespenaren erabakia behin betiko bilakatu da.

Argitara ematen da, aipatu ordenantzaren testu osoarekin batera, behar diren ondorio juridikoak izan ditzan.

Zizur Nagusian, 2020ko uztailaren 6an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

ERAIKINAK BIRGAITZEKO ETA HIRIA BERRONERATZEKO LAGUNTZAK ARAUTZEN DITUEN UDAL ORDENANTZA

1. artikulua. Xedea eta aplikazio eremua

Zizur Nagusiko Udalak bere udal mugartearen barnean dauden eraikinak birgaitzeko ezarritako laguntzak arautzea da ordenantza honen xedea.

2. artikulua. Printzipio orokorrak eta araubide juridikoa.

1.–Honako printzipio gidari hauen arabera kudeatuko dira ordenantza honek aipatzen dituen laguntzak:

a) Publikotasuna, gardentasuna, lehia, objektibitatea, tratuaren berdintasuna eta diskriminazio eza.

b) Eraginkortasuna, finkatutako helburuak betetzean.

c) Efizientzia, baliabide publikoak esleitu eta erabiltzean.

d) Bitartekoen eta helburuen arteko batasuna, laguntzak emateko arrazoia izan dadin.

2.–Ordenantza honen laguntzek honako hauetan jasotakoari jarraituko diote: ordenantza bera, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorra, uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretua (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren Erregelamendua onesten duena), Zizur Nagusiko Udalaren dirulaguntzak arautzen dituen ordenantza orokorra eta aplikatzekoak diren administrazio zuzenbideko gainerako arauak.

3. artikulua. Laguntzak instruitu eta emateko organo eskudunak.

1.–Laguntzak emateko prozeduraren instrukzioa Zizur Nagusiko Udalaren Hirigintza Alorrari dagokio.

2.–Alkatetzak izanen du eskumena ordenantza honetan araututako laguntzak emateko, egun dauden eskuordetzak edo etorkizunean izaten ahal direnak ukatu gabe; kasu horretan, eskuordetza horietan erabakitzen diren organoek izanen dute eskumena, zehaztuko den ahalmenarekin.

4. artikulua. Babesteko moduko jarduketak

Udalak babestekoak diren obrak honako hauetan eginen diren jarduketei dagozkie: etxebizitza kolektibo edo familia bakarreko etxebizitza (bakartua edo atxikia) izanen diren eraikinak, Udal Planean ondare arkitektoniko izendatutako eraikinak eta monumentu historiko-artistiko deklaratutako eraikinak. Honako hauek:

4.1.–Etxebizitzetako efizientzia energetikoa eta jasangarritasuna.

4.1.1.–Eraikinaren inguratzailea hobetzea, berokuntzako edo hozkuntzako eskaera energetikoa murrizteko, jarduketak eginda fatxadan, estalkian, behe solairu ez babestuetan edo inguratzailearen edozein parametrotan, isolamendu termikoa hobetzeko.

4.1.2.–Berokuntzako, hozkuntzako, etxeko ur beroa sortzeko eta aireztapeneko sistema zentralizatu berriak instalatzea, egokitzapen termikorako edo orain daudenen energia efizientzia handitzeko. Horretarako, jarduketa hauek eginen dira, besteak beste: beroa edo hotza ekoizteko ekipoak ordeztu eta energia kontrolatu, erregulatu eta kudeatzeko sistemak, kontagailuak eta energia kostuak banatzeko gailuak instalatu, berokuntzako instalazio zentralizatuetarako.

4.1.3.–Energia berriztagarriak (esaterako, eguzki energia fotovoltaikoa, biomasa, aerotermia eta geotermia) sortzeko edo horiek erabiltzeko ekipoa jartzea, energia termiko edo elektriko konbentzionalaren kontsumoa murriztearren. Baita energia berriztagarriko edozein teknologia, sistema edo ekipo jartzea ere. Esaterako, eguzki panel termikoak eta aerotermiaren arloko osoko konponbideak etxeko ur beroaren klimatizaziorako, etxebizitzek eskatzen duten etxeko ur beroa sortzeko edo airea girotzeko instalazioen ur beroa sortzeko.

4.2.–Irisgarritasuna eta segurtasuna erabiltzeko orduan:

4.2.1.–Irisgarritasun unibertsalerako eta pertsona ororentzako diseinurako jarduketak bai eraikinaren eremu komunetan, bai etxebizitzen barruan, oztopoak kentzeko asmoa badute, mugikortasun urriko pertsonak sar daitezen eta eremu horiek erabil ditzaten.

5. artikulua. Eraikinen/etxebizitzen gutxieneko baldintzak.

5.1.–Oro har, honako baldintza hauek bete behar dituzte higiezinek Udalaren laguntzak jaso ahal izateko:

5.1.1.–Etxebizitza kolektiboaren edo familia bakarreko etxebizitzaren (bakartua edo atxikia) tipologietako etxebizitza erabilera izatea edo, bestela, Udal Planean ondare arkitektoniko gisa katalogatuta egotea edo, bestela, monumentu historiko-artistiko deklaratua izatea.

5.1.2.–Eraikuntzek eta instalazioek 30 urte edo gehiago izatea eta/edo birgaitu beharreko eraikinak EOA-CT-79 araudia indarrean sartu baino lehen eginak izatea (Eraikuntzako Oinarrizko Arauak, eraikinen baldintza termikoei buruzkoak).

5.1.3.–Jarduketa eremurako hirigintzako planeamenduan edo hori garatzen duen araudian ezarritakora egokitzea. “Antolamendutik kanpoko” eraikinetan egin beharreko obrek ezin izanen dituzte birgaitzerako udal laguntzak jaso.

5.2.–Erkidegoek, inguratzaile energetikoa gauzatzeko, sustatzen dituzten jardueren betekizun bereziak, 5.1 atalean jasotakoez gain:

5.2.1.–Nafarroako Gobernuaren birgaitze babestuaren behin-behineko kalifikazioaren espedientea lortu izana.

5.2.2.–Laguntza jasotzeko izaera izateko, jarduketak eraikinaren ebaluazio txostenean zehaztutako obrak aurreikusi behar ditu.

5.2.3.–Obrek, gutxienez, eraikinen inguratzaile termikoa gauzatzea aurreikustea, eta udal ekimenez sustatutako berroneratze energetikoko proiektuetan edo dagokion esku hartze orokorreko proiektuan zehaztutako zehaztapen teknikoak eta konposiziokoak jasotzea.

6. artikulua. Dirulaguntzak kalkulatzeko oinarria.

6.1.–Nafarroako Gobernuak babestutako birgaitzearen behin-behineko kalifikazioa duten jarduketen kasuan, espedientearen aurrekontu babesgarria izanen da laguntzak kalkulatzeko oinarria.

6.2.–Gainerako kasuetan, kontzeptu hauen batura izanen da laguntzak kalkulatzeko oinarria:

6.2.1.–Kontrataren aurrekontua: obra gauzatzeko aurrekontua kenduko da obra babestu izan ezin diren partidetatik, gehi gastu orokorrak eta mozkin industriala, biak batera gehienez ere obra gauzatzeko aurrekontuaren %15 izateraino.

6.2.2.–Profesionalen ordainsariak: obra gauzatzeko aurrekontuaren % 10, gehienez ere. Hauek sartuko dira: Proiektu teknikoaren prestaketa, obretako zuzendaritza fakultatiboa eta eraikinaren ebaluazio txostena, betiere laguntzen eskaera egiten bada aipatu txostenaren data eta hurrengo bost urteetan.

7. artikulua. Laguntzak

Jarduketa mota guztietan, aurrekontu babesgarria etxebizitzako 1.000 euro baino gehiago izan behar da (BEZa kenduta). Laguntzak honako hauek izanen dira:

7.1.–Etxebizitzen efizientzia energetikoa eta jasangarritasuna.

7.1.1.–Eraikinaren inguratzaile termikoa hobetzeko jarduketak. Ehuneko finko bat (% 5) lagunduko da diruz, eraikinaren inguratzaile termikoa hobetzeko jarduketetako aurrekontu babesgarriaren gainean. Gehienez ere 600 euro etxebizitza bakoitzeko, 15 etxebizitzako edo gehiagoko erkidegoetan, eta 800 euro 15 etxebizitza baino gutxiagoko erkidegoetan edo familia bakarreko etxebizitzen, Udal Planean ondare arkitektoniko gisa katalogatutako eraikinen eta monumentu historiko-artistiko deklaratutako eraikinen kasuan.

7.1.2.–Ordenantzako 4.1.2 eta 4.1.3 apartatuetan zehaztutako instalazioetako jarduketak. % 5 lagunduko da diruz, aurrekontu babesgarriaren gainean. Gehienez ere 200 euro etxebizitza bakoitzeko, 15 etxebizitzako edo gehiagoko erkidegoetan, eta 250 euro 15 etxebizitza baino gutxiagoko erkidegoetan edo familia bakarreko etxebizitzen, Udal Planean ondare arkitektoniko gisa katalogatutako eraikinen eta monumentu historiko-artistiko deklaratutako eraikinen kasuan.

7.2.–Irisgarritasuna eta segurtasuna erabiltzeko orduan:

7.2.1.–Irisgarritasun unibertsalerako eta pertsona ororentzako diseinurako jarduketak. Ehuneko finko bat (% 5) lagunduko da diruz, aurrekontu babesgarriaren gainean. Gehienez ere 350 euro etxebizitza bakoitzeko, 15 etxebizitzako edo gehiagoko erkidegoetan, eta 450 euro 15 etxebizitza baino gutxiagoko erkidegoetan edo familia bakarreko etxebizitzen, Udal Planean ondare arkitektoniko gisa katalogatutako eraikinen eta monumentu historiko-artistiko deklaratutako eraikinen kasuan.

7.3.–Zaurgarritasun egoeran daudenentzako ezohiko laguntzak.

7.3.1.–Zizur Nagusian kokatutako jabeen erkidegoetan, egoitza eraikinetan eta instalazioetan bizi diren eta zaurgarritasun ekonomikoko egoeretan dauden pertsonei zuzendutako udal laguntza bereziak dira, baldin eta inguratzaile energetikoa eguneratzeko (oztopo arkitektonikoak kenduta edo ez), instalazio termiko zentralizatuen efizientzia hobetzeko (erregulazioa eta kontrola) eta energia berriztagarriak jartzeko jarduketak egitea erabakitzen badute.

7.3.2.–Zaurgarritasun egoeran daudenentzako ezohiko laguntzak ordenantza honen I. eranskinean arautzen dira.

7.4.–Laguntza bereziak.

Zizur Nagusiko Udalak hitzarmenak egin ditzake ezohiko birgaitze jarduketetan esku hartzeko, ordenantza honetan aurreikusitako laguntzak eta, baita jarduketa horietan izandako parte hartzea ere, baliabide ekonomiko bereziekin konbinatuz edo jartzen dituen baliabide material, tekniko eta humanoekin.

8. artikulua. Laguntza orokorren onuradunak.

Partikularrak, erkidegoak edo erakundeak izanen dira laguntza orokorren onuradun; betiere, bidezkoa izan beharko da laguntzak emateko egoera eta ordenantza honetan laguntza mota bakoitzerako aurreikusitako inguruabarrak bete beharko dira.

9. artikulua. Espedienteak izapidetzea eta ebaztea.

Pertsona edo erakunde interesdunek laguntza orokorrak eskatzeko inprimakia aurkeztu beharko dute (II. eranskina), eta, gainera, honako hauek egiaztatzeko dokumentazioa aurkeztu beharko dute:

a) Obra lizentziaren eskaeraren inprimakia.

b) Titularraren izenean dagoen banku kontuaren zenbakia.

c) Hala badagokio, Nafarroako Gobernuaren birgaitze babestuaren behin-behineko kalifikazioaren espedientearen frogagiria.

d) Proiektuan edo memorian jasotako obrak kontratatzeko hiru aurrekonturen kopia –bakoitza enpresa batena– edo hiru eskaintza/aurrekontu eskatzeko konpromisoa, laguntza kalkulatzeko oinarriaren zenbatekoa 30.000 eurokoa baino handiagoa denean. Eskaintzarik onena hautatzeko balorazio irizpideak azaldu behar dira.

e) Jabeen erkidegoei, gainera, hauek eskatuko zaizkie:

1) Jabeen erkidegoaren frogagiria, bertan azalduta jabeak, jabeen erkidegoaren barruko partaidetza koefizientea –banaketa horizontalaren araberakoak– eta jabe bakoitzari egotzitako obraren kostua.

2) Jabeen erkidegoaren edo entitate kudeatzailearen erabaki baliozkoa, bertan espresuki adierazita obrak egiteko konpromisoa hartzen dutela.

3) Erkidegoaren kontu zenbakia edo izena duen banku erakundearen ziurtagiria.

10. artikulua. Udal izapidetzea.

Eskaerak obrak gauzatu baino lehen ebatzi ahal izanen dira behin-behinean, eskaerarekin batera aurkeztutako dokumentazioari jarraikiz. Nolanahi ere, ordainketa ez da eginen udal espedientea behin betiko ebatzi arte, obrak gauzatu izana justifikatu ondoren. Dena dela, Udalak konturako aurrerakinak egin ahal izanen ditu, behar bezala egiaztatutako obra zer-nola gauzatzen den.

Udalaren aurrekontuan baliabide ekonomikoak nahikoak izan behar dira, egokitzen den ekitaldi ekonomikoaren kargura laguntzak eman ahal izateko. Ez balego dagokion ekitaldian eskatutako dirulaguntza osoa ordaintzeko adina aurrekontu gaitasun, partzialki ordainduko litzateke dirulaguntza, eta hurrengo ekitaldian ordainduko litzateke gelditzen den.

Ez balego dagokion ekitaldian dirulaguntza osoa ordaintzeko krediturik, eta, aurreko paragrafoan adierazi bezala, lehen ordainketa partzial bat egin beharko balitz, zaurgarritasun egoeran daudenentzako ezohiko laguntzei emanen zaie lehentasuna.

11. artikulua. Laguntza ekonomikoak ordaintzeko modua eta epeak.

11.1.–Ezin izanen dira gorantz berrikusi Udalak ematen duen laguntzaren ebazpen espresuan baietsi daitezkeen laguntzen zenbatekoa eta ehunekoa.

Obren azken kostuaren justifikazioa hasiera batean aurkeztutako aurrekontu babesgarria baino txikiagoa bada, beheranzko berrikuspena eginen da.

11.2.–Onuradunak justifikatu beharko du lagundu den jarduketa egin egin dela, hura ordaindu baino lehen, horretarako baldintza izanen baita. Horretarako, honako hauek aurkeztu behar ditu:

11.2.1.–Obra amaierako ziurtagiri ikus-onetsia, hala behar bada.

11.2.2.–Obren azken kostua frogatzen duten agiriak eta/edo gastua ziurtatzen duten fakturak.

11.2.3.–Jabeen erkidegoaren frogagiria, bertan azalduta jabeen erkidegoaren barruko partaidetza koefizienteak, banaketa horizontalaren araberakoak. Egindako gastuak eta lortutako diru sarrerak zerrendatuko dira, modu antolatuan eta kontzeptuka sailkatuta.

11.3.–Udaleko zerbitzu teknikoek, lizentziaren gaineko aurrekariak eta espedientean jasotako dokumentazioa aztertuta, obrak ikuskatuko dituzte, dirulaguntzaren xedeari egokitzen zaizkion eta obra lizentziaren arabera egin direla egiaztatzeko, baita eskatutako dokumentazioa zuzen aurkeztu ote den ikusteko ere.

11.4.–Jarduketak, laguntza hauetaz gain, bestelako dirulaguntzekin edo baliabideekin finantzatu direnean, justifikazioan diru horien zenbatekoa eta jatorria frogatu beharko dira eta, orobat, funtsak diruz lagundutako jarduketari aplikatu zaizkiola.

11.5.–Edozein kasutan ere, laguntzak ematen dituen organoak eska dezakeen beste edozein dokumentazio aurkeztu behar da, egindako jarduketak justifikatzeko.

11.6.–Laguntza jaso eta gero ezin izanen da ordenantza honetako laguntzarik berriro eskatu bost urteko epean, salbu eta katalogatutako eraikinen kasuan, horiek birgaitzea bereziki zaila bada. Birgaitzea fasetan egitea onetsi daiteke, eta laguntzak, kasu horretan, fase bakoitzerako emanen dira.

12. artikulua. Laguntzen bateragarritasuna.

12.1.–Ordenantza honetan aurreikusitako irizpideen aplikazioak ezarriko du Udalaren laguntza ekonomikoen muga.

12.2.–Udalaren laguntzak Nafarroako Gobernuak horretarako ezarrita dituenen osagarri izanen dira, baita espedientean helburu bererako izaten den beste edozein laguntzaren osagarri ere.

12.3.–Dirulaguntzen zenbatekoa ez da inoiz diruz lagundutako jardueraren kostua baino handiagoan izanen, ez bakarrik, ez beste dirulaguntza, laguntza, diru sarrera eta baliabide batzuk gehituta, edozein administrazio, entitate edo pertsonarengandik datozela ere.

12.4.–Proiektu edo jardueraren kostuaren aldean, entitate publikoetatik hartutako dirulaguntza bateragarriak gehiegizkoak direnean, onuradunak gehiegizko zenbatekoa eta berandutze interesak itzuli beharko ditu, ordainketa gutunak gehituta justifikazioari. Laguntza ematen duten entitateei itzuliko zaie gehiegizko zenbatekoa; zenbat eman duen bakoitzak, haren proportzioan.

Hala ere, Administrazioa ohartzen bada gehiegizko finantzazio horretaz, gehiegizko zenbatekoa osorik itzultzeko exijituko du, hark emandako dirulaguntzaren mugaraino.

13. artikulua. Laguntzak galtzea.

Ordenantza honetako baldintzak eta beharkizunak betetzen ez badira eta aurkeztutako dokumentazioan edozein datu faltsutuz gero, Udalak emandako laguntza guztiak deuseztatuko dira eta espedientean izan daitezkeen onurak bertan behera geldituko; gainera, jasotakoa itzuli beharko da, legezko interesak barne, jaso ziren unetik. Indarra duen legean diru bilketarako ezarritako premiamendu bidez ordainaraz daitezke.

Orobat, aplikatzekoak izanen dira laguntza eta dirulaguntza publikoen onuradunei ezartzen zaizkien betekizun eta erantzukizunak, Aurrekontuei buruzko Lege Orokorraren 81 eta 82. artikuluetan (1091/1988 Legegintzako Errege Dekretua, irailaren 23koa) orokorrean jasotzen direnak, baita dirulaguntza eta laguntza publikoei aplikatzen ahal zaizkien gainerako xedapenak ere.

14. artikulua. Arau hausteak eta zehapenak.

Dirulaguntzen arloko arau hauste administratiboak dira azaroaren 17ko Dirulaguntzei buruzko 38/2003 Lege Orokorrean tipifikaturiko egiteak eta ez egiteak, eta horiek zehatuko dira aipatu legean eta hori garatzeko araudian ezarritako prozedurari jarraikiz.

LEHENENGO XEDAPEN GEHIGARRIA

Lizentzia ordenantza hau indarrean jarri baino lehen eskatu bada, lizentziari dagokion jarduketa diruz lagunduko da baldin eta ordenantza honetan jasotako betekizunak betetzen badituzte obrek eta diruz lagundu daitekeen jarduketa ez bada hasi laguntzak eskatzen diren eguna baino lehen.

Kasu horietan dirulaguntza izapidetzeko, 9. artikuluan eskatutako dokumentu guztiak entregatu beharko dira, eta emandako lizentziaren kopia entregatu beharko da lizentzia eskaeraren ordez.

BIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA

Lizentzia ordenantza hau indarrean jarri baino lehen eskatu bada eta eraikuntza enpresa bat aukeratu bada jada, ez da 9. artikuluaren d) apartatuan zehaztutako betekizuna bete behar izanen. Hala ere, dirulaguntza eskaeran, eraikuntza enpresa hori zergatik kontratatu zen azaltzeko txosten bat jaso beharko da.

AZKEN XEDAPENA

Ordenantza hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean osorik argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Indargabetuta gelditu dira ordenantza honen aurka jotzen duten maila bereko edo txikiagoko udal arauak edo honetan araututako gaiei buruzko xedapenak dituztenak.

Zehazki, ordenantza hau indarrean jartzen den unean, indargabetuta geldituko da Eraikinak Birgaitzeko Laguntzen Udal Ordenantza, 122. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, 1999ko urriaren 1ean argitaratu zena, baita testuari ondoren eginiko zuzenketa eta aldaketa guztiak ere.

I. ERANSKINA

Zaurgarritasun egoeran daudenentzako ezohiko laguntzen erregulazioa.

1.–Ezohiko laguntza hauek Zizur Nagusian kokatutako jabeen erkidegoetan, egoitza eraikinetan eta instalazioetan bizi diren eta zaurgarritasun ekonomikoko egoeretan dauden pertsonentzako dira, baldin eta inguratzaile energetikoa eguneratzeko (oztopo arkitektonikoak kenduta edo ez), instalazio termiko zentralizatuen efizientzia hobetzeko (erregulazioa eta kontrola) eta energia berriztagarriak jartzeko jarduketak egitea erabakitzen badute.

2.–Zaurgarritasun egoeran daudenentzako laguntzak aplikatzeko irizpideak ezartzeko, 897/2017 Errege Dekretua hartu da oinarri –hori 15/2018 Errege Lege Dekretuak, bonu sozial termikoa ezartzen duenak, aldatu zuen–. Kontsumitzaile zaurgarria eta kontsumitzaile zaurgarri larria zehazten dira errege lege dekretu horretan, Ondorio Askotarako Errenta-adierazle Publikoari (OAEAP) loturiko errenta muga jakin batzuei begira, bizikidetzako unitateko kide kopuruaren arabera eta erreferentziatzat hartzen diren inguruabar berezi jakin batzuen arabera.

3.–Etxebizitzako bizikidetzako unitatearen egoera zaurgarria eta egoera zaurgarri larria izanen dira eranskin honen 1. DOKUMENTUKO taulan jasota daudenak. Taula urtero eguneratuko da.

Dagokion laguntzaren ehunekoa zehazteko ondorioetarako, aurkezteko epea eskaeraren datan amaituta dagoen zergaldiko sarrerak (zerga oinarriaren zati orokorra gehi PFEZen aitorpenean tributatzetik salbuetsitako errentak) hartuko dira aintzat 1. DOKUMENTUAN.

ZAURGARRITASUN EGOERAN DAUDENENTZAKO LAGUNTZA BEREZIAK

Zaurgarritasun egoeran daudenentzako laguntza bereziak.

Laguntza jabeen erkidegoari ordainduko zaio zuzenean

Zaurgarritasun egoera larria

1. dokumentua

Zaurgarritasun egoera

1. dokumentua

%

Etxebizitzako dirulaguntza muga

%

Etxebizitzako dirulaguntza muga

Inguratzaile energetikoa, oztopoak kentzea eta instalazioak oro har hobetzea.

30

5.000,00

15

2.500,00

Inguratzaile energetikoa eta instalazio orokorrak.

30

2.500,00

15

1.500,00

Instalazio termiko zentralizatuen efizientzia hobetzea, erregulazioa eta kontrola.

30

1.000,00

15

500,00

Energia berriztagarriak jartzea.

30

1.000,00

15

500,00

4.–Zaurgarritasun egoeran daudenentzako laguntza berezia jabeen erkidegoak –jarduketaren sustatzailea da– jasoko du, eskaera etxebizitzan bizi den familia unitatearen edo bizikidetzako unitatearen arduradunak eskatzen badu ere. Laguntza, oso-osorik, hori eskatu duen jabeari edo gozamendun eskatzaileari esleitutako obraren kostua murrizteko erabiliko da.

Laguntza eman dela jakinaraziko zaie aldi berean eskatzaileari eta horren onuradun den jabeen erkidegoari.

5.–Zaurgarritasun egoeran daudenentzako laguntza bereziak eskatu nahi dituztenek bete beharreko baldintzak.

Zaurgarritasun egoeran daudenentzako laguntza bereziak eskatu ahal izanen dituzte jabeak edo gozamendunak, jabeen erkidego bateko parte izanik ordenantza honen 4. artikuluan deskribatutako jarduketaren bateko kostuetan parte hartzera behartuta daudenak eta, horretan aurreikusitako betekizunak betez, baldintza hauek bete behar dituztenak:

–Modu ohikoan eta iraunkorrean bizitzea etxebizitzan, eta horretan erroldatuta egotea. Udalari hori ofizioz egiaztatzeko baimena emanen diote.

–Diruz lagunduko denaz bestelako etxebizitza baten jabea ez izatea % 25eko edo goragoko koefiziente batean.

–Diruz lagunduko denaz bestelako etxebizitza baten gozamenduna ez izatea.

–Udal zergak ordainduta izatea eta ordaindu gabeko inolako zorrik ez izatea Zizur Nagusiko Udalarekin.

–Udalari berariazko baimena ematea (2. DOKUMENTUA) Jabetzaren Erregistroan idatzohar bat egin dezan, adierazteko laguntza honen onuradun izan dela eta laguntza itzultzera behartuta dagoela laguntza ematen denetik 5 urte igaro baino lehen kostu bidezko inter vivos transmisioa edo lagapena egiten bada.

6.–Interesdunek eskaerak aurkeztu beharko dituzte udal erregistroan, agiri hauekin batera:

a) Laguntza berezia eskatzeko instantzia orokorra (eranskin honen 4. DOKUMENTUA), jabeen erkidegoak izapidetutako obra lizentziari erreferentzia eginda.

b) Eskatzailearen NANa.

c) Erregistroko ohar soila.

d) PFEZen azken aitorpena, baita salbuetsitako errenten ziurtagiriak ere.

e) Aitortutako desgaitasunaren ziurtagiria. Hala badagokio

f) Genero indarkeriaren biktima izatearen froga. Hala badagokio

g) Terrorismoaren biktima izatearen froga. Hala badagokio

h) Mendekotasun-egoera. Hala badagokio

i) Familia liburua edo familia ugariaren txartelaren kopia. Hala badagokio

j) 2. DOKUMENTUA sinatuta, Udalari berariazko baimena emateko Jabetzaren Erregistroan idatzohar bat egin dezan, adierazteko laguntza honen onuradun izan dela eta laguntza itzultzera behartuta dagoela laguntza ematen denetik 5 urte igaro baino lehen kostu bidezko inter vivos transmisioa edo lagapena egiten bada.

k) Honako kontzeptu hauek jasotzen dituen zinpeko aitorpena (3. DOKUMENTUA).

–Diruz lagunduko denaz bestelako etxebizitza baten jabea ez izatea % 25eko edo goragoko koefiziente batean.

–Diruz lagunduko denaz bestelako etxebizitza baten gozamenduna ez izatea.

–PFEZn aitortutako diru sarrerez eta aitortutako errenta salbuetsiez (urtean 500 euro baino gehiagokoak) bestelako sarrerarik ez izatea.

1. DOKUMENTUA

Familia unitatearen edo bizikidetzako unitatearen osaera

ZAURGARRITASUN EGOERAK SAILKATZEKO TAULA

Familia unitatearen edo bizikidetzako unitatearen ezaugarriak

Zaurgarritasun egoera

Zaurgarritasun egoera larria

OAEAPa bider 1,5*

OAEAPa bider 0,75*

ADINGABEKORIK EZ DUEN FAMILIA UNITATEA

Horrez gain, inguruabar bereziren bat gertatzen bada (1)

11.279,39 euro/urte***

5.639,69 euro/urte***

OAEAPa bider 2*

OAEAPa bider 1*

15.039,18 euro/urte***

7.519,59 euro/urte***

OAEAPa bider 2*

OAEAPa bider 1*

ADINGABEKO BAT DUEN FAMILIA UNITATEA

Horrez gain, inguruabar bereziren bat gertatzen bada (1)

15.039,18 euro/urte***

7.519,59 euro/urte***

OAEAPa bider 2,5*

OAEAPa bider 1,25*

18.798,98 euro/urte***

9.399,49 euro/urte***

OAEAPa bider 2,5*

OAEAPa bider 1,25*

BI ADINGABEKO DITUEN FAMILIA UNITATEA

Horrez gain, inguruabar bereziren bat gertatzen bada (1)

18.798,98 euro/urte***

9.399,49 euro/urte***

OAEAPa bider 3*

OAEAPa bider 1,5*

22.558,77 euro/urte***

11.279,39 euro/urte***

FAMILIA UGARIA

OAEAPa bider 4*

OAEAPa bider 2*

30.078,36 euro/urte***

15.039,18 euro/urte***

PENTSIODUN BATEK EDO GEHIAGOK OSATUTAKO FAMILIA UNITATEA (2)

Gizarte Segurantzako gutxieneko zenbatekoko pentsioa/pentsioak +

Sarrerak ≤ 500 euro/urte

OAEAPa bider 1*

7.519,59 euro/urte***

* Eskaera egiten deneko balioa edo zenbatekoa.

** Eskaera egiten deneko balioa edo zenbatekoa.

*** Erreferentziako balioa, 2019ko 14 pagetako OAEAPren arabera kalkulatua.

(1).–Diru sarreren atalaseari gehitzen zaio OAEAPa bider 0,5 (zaurgarritasun egoera) eta OAEAPa bider 0,25 (zaurgarritasun egoera larria), inguruabar berezi hauetako bat gertatzen denean:

Familia unitateko kideren batek desgaitasun aitortua badu, % 33koa edo gehiagokoa.

Familia unitateko kideren bat genero indarkeriaren biktimatzat hartzen bada.

Familia unitateko kideren bat terrorismoaren indarkeriaren biktimatzat hartzen bada.

Familia unitateko kideren bat II. edo III graduetako mendekotasun egoeran bada.

Guraso bakar batek eta, gutxienez, adingabeko batek osatzen badute familia unitatea.

(2).–Kontsumitzaileak edo familia unitatean sarrerak dituzten kide guztiek Gizarte Segurantzaren Sistemako pentsiodunak izan behar dute (erretiroa edo ezintasun iraunkorra), pentsio mota bakoitzerako une bakoitzean indarrean den gutxieneko zenbatekoa jaso behar dute eta ez dute 500 eurotik gorako urteko zenbateko agregatua gainditzen duen bestelako diru sarrerarik izan behar.

Familia unitatearen edo bizikidetzako unitatearen sarreren estimazioa egiteko, sarrera hauen batura hartuko da kontuan:

1.–Azken ekitaldiko PFEZen urteko aitorpenean jasotakoak zerga oinarriaren zati orokorraren kontzeptuan.

2.–Tributatzetik salbuetsita dauden jasotako errentak.

DESKARGATZEKO DOKUMENTUEN ERANSKINA

2. DOKUMENTUA–Udalak Jabetzaren Erregistroan inskripzioa egiteko baimena.

3. DOKUMENTUA–Zinpeko aitorpena.

4. DOKUMENTUA–Laguntza bereziaren eskaera.

II. ERANSKINA–Laguntza orokorrak ordaintzeko eskabidea.

Deskargatzeko dokumentuak PDF formatuan daude.

Iragarkiaren kodea: L2007485