179. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

RIBAFORADA

Plan ekonomiko-finantzarioa. Onespena

Ribaforadako Udalak, 2020ko uztailaren 15ean egindako osoko bilkuran, ondotik ematen den erabakia hartu zuen. Hona hemen, osorik, haren xedapen zatia:

Lehena.–Onestea 2020-2021eko Plan ekonomiko-finantzarioa, Udalaren Idazkaritzak 2020ko uztailaren 7an sinatua. Plan horren helburua da Aurrekontu Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzko apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoaren arau fiskalak betetzea, bertan jasorik kreditu erabilgarririk ez izatearen deklarazioa aipatzen diren 2020ko ekitaldiko aurrekontu-aplikazioetarako, baita hartu beharreko gainerako neurriak ere.

Bigarrena.–Onetsitako Plan ekonomiko-finantzarioa igortzea Nafaroako Gobernuko Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusira eta Ogasuneko eta Administrazio Publikoetako Ministeriora.

Hirugarrena.–Erabaki honen xedapen zatia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, aditzera emateko ez beste deusetarako, bai eta Udalaren iragarki-taulan eta gardentasun atarian ere. Ohartarazten da Plan ekonomiko-finantzarioa jendearen eskura egonen dela onesten denetik indarraldia amaitu arte.

Ribaforadan, 2020ko uztailaren 16an.–Alkatea, Tirso Calvo Zardoya.

Iragarkiaren kodea: L2007701