2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MENDILIBARRI
Herri-lurrak zerealen laborantzarako errentamenduan jartzeko baldintza-agiria. Onespena
Bilkurara etorri direnek Mendilibarriko Kontzejuaren herri-lurrak zerealen laborantzarako errentamenduan jartzeko baldintza-agiria aztertu dute, eta, horren aldaketa eztabaidatu ondoren, Batzarrak aho batez erabaki du:
Lehena.–Onestea Mendilibarriko Kontzejuaren herri-lurrak zerealen laborantzarako errentamenduan jartzeko prozedura arautzen duen baldintza-agiria.
Bigarrena.–Irekitzea 10 egun balioduneko epea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrentzako lehentasunezko aprobetxamenduetarako edo zuzeneko adjudikazioko aprobetxamenduetarako eskubidea dutela uste dutenek herri-lurzatiak haiei esleitzeko eska dezaten. Dokumentu bidez justifikatuko dute baldintzak betetzen dituztela.
Adjudikatu gabe gelditzen diren lurzatiak enkante publikoan jarriko dira, iragarkia Udalaren iragarki-tauletan jarri ondoren.
Mendilibarrin, 2020ko abuztuaren 3an.–Kontzejuko burua, Javier Azcona Zabalza.
Iragarkiaren kodea: L2008624