179. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDILIBARRI

Herri-larreak errentamenduan jartzeko baldintza-agiria. Onespena

Bilkurara etorri direnek Mendilibarriren mendiko larreak errentamenduan jartzeko baldintza-agiria aztertu dute, eta, horren aldaketa eztabaidatu ondoren, Batzarrak aho batez erabaki du:

Lehena.–Onestea Mendilibarriren mendiko larreak errentamenduan jartzeko prozedura arautzen duen baldintza-agiria.

Bigarrena.–Irekitzea 10 egun balioduneko epea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrentzako lehentasunezko aprobetxamenduetarako edo zuzeneko adjudikazioko aprobetxamenduetarako eskubidea dutela uste dutenek herri-lurzatiak haiei esleitzeko eska dezaten. Dokumentu bidez justifikatuko dute baldintzak betetzen dituztela.

Adjudikatu gabe gelditzen diren lurzatiak enkante publikoan jarriko dira, iragarkia Udalaren iragarki-tauletan jarri ondoren.

Mendilibarrin, 2020ko abuztuaren 3an.–Kontzejuko burua, Javier Azcona Zabalza.

Iragarkiaren kodea: L2008623