179. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAUN

2020ko aurrekontuaren 3. aldaketa. Hasierako onespena

Larraungo Udalak, 2020ko abuztuaren 7an egindako osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2020ko aurrekontuaren 3. aldaketa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako espedientea Idazkaritza Orokorrean egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Mugiron (Larraun), 2020ko abuztuaren 7an.–Alkatea, Mikel Huarte Martija.

Iragarkiaren kodea: L2008928