179. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAGA

Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 1248. lurzatian. Hasierako onespena

Larragako Udalak, Alkatetzaren 2020ko uztailaren 27ko 51/2020 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zuen xehetasun-azterketa U2-N unitateko P-8 lurzatian (katastroko 1. poligonoko 1248. lurzatia, Diego Miguel Gómez Azoz kalea, 18), Cesar Villanueva Suescunek eta Ana Carmen Arguiñano Azconak sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek azter dezaten eta bidezko iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsi zen abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen testu bateginaren 74. artikuluan 72. artikuluari dagokienez ezarritakoari jarraikiz.

Larragan, 2020ko uztailaren 27an.–Alkatea, Carlos Suescun Sotés.

Iragarkiaren kodea: L2008254