179. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GESALATZ

Hiri-jarduketarako plan berezia, Lerateko AO.1 antolamendu eremuko 36. eta 37. lurzatietan. Hasierako onespena

Gesalazko Udalak, 2020ko abuztuaren 3an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea hiri-jarduketarako plan berezia, Gesalazko Hiri Antolamendurako Planeko AO.1 antolamendu eremuko 36. eta 37. lurzatietan, Leraten.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Hori dena, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 71., 73. eta 77. artikuluekin; aipatutako legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina.

Gesalatzen, 2020ko abuztuaren 3an.–Alkatea, Pedro José Soto Eguren.

Iragarkiaren kodea: L2008658