179. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GALAR

Hiri-jarduketarako plan berezia Cordovillako 1. poligonoko 335. lurzatian. Hasierako onespena

Galar Zendeako Udalak, 2020ko uztailaren 23an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Cordovillako 1. poligonoko 335. lurzatiaren hiri-jarduketarako plan berezia, Pistia Navarra 2016 SLk aurkeztua.

1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan ezarritakoari jarraikiz (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina), espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Getze Galarren, 2020ko uztailaren 30ean.–Alkatea, Óscar Amóztegui Recalde.

Iragarkiaren kodea: L2008551