179. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FITERO

Egoitza elektronikoa sortzea

Bete dadin ezarrita dagoena Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legean, eta herritarrek sistema telematiko bat izan dezaten gure entitatearekin komunikatzeko,

Ebazten dut:

1. Fiteroko Udalaren egoitza elektronikoa sortzea honako helbide elektroniko honetan: https://fitero.clmtec.es. Fiteroko Udala da Interneteko domeinu horren jabea eta egoitzaren titularra.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

3. Fiteroko Udaleko Idazkaritza Nagusiari esleitzea egoitza elektronikoa zuzendu eta koordinatzeko eginkizunak.

Fiteron, 2020ko uztailaren 16an.–Alkatea, Miguel Aguirre Yanguas.

Iragarkiaren kodea: L2007711