179. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTSOAIN

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

Antsoaingo Udaleko alkate udalburuak, gaurko egunarekin, ebazpen hau eman du:

“Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duen 2568/86 Errege Dekretuaren 47. artikuluan eta harekin bat heldu direnetan ezarritakoari jarraituz, eta udal mugapetik kanpora izanen naizenez,

Ebazten dut:

1. Alkatetzari dagozkion eskudantziak Ibai Antón Domínguez zinegotziaren esku uztea, 2020ko uztailaren 18tik 26ra arte, biak barne.

2. Honen berri ematea Osoko Bilkurari, egiten duen hurrengo bilkuran, eta dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.”

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Antsoainen, 2020ko uztailaren 17an.–Alkate udalburua, Ander Andoni Oroz Casimiro.

Iragarkiaren kodea: L2007831