179. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

79E/2020 EBAZPENA, uztailaren 13koa, Nafarroako Berdintasunerako Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez onesten baita “Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren dirulaguntzen deialdia Nafarroako Tokiko Ekintza Taldeentzat, 2020. urtean emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna bultzatu eta sustatzeko proiektuak eta ‘Kontziliaziorako Tokiko Itunak’ programa garatzeko”. DDBN identifikazioa: 514264.

Nafarroako Berdintasunerako Institutuak Nafarroan genero berdintasuna lortzea du helburu, horretarako bide ematen duten baldintzak sustatuz eta genero desberdintasuneko eta bazterkeriako modu guztiak Nafarroan deuseztatzen lagunduz. Horretarako, urriaren 30eko 260/2019 Foru Dekretuaren bidez onetsita dituen estatutuen arabera, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerako politikak koordinatzeko eta kudeatzeko eskumena dagokio Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, eta bere helburuetako bat da Nafarroako Administrazio Publikoei laguntza ematea emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren alde lan egiteko.

Tokiko Ekintza Taldeak eskualde eremuko elkarteak dira, eta, horietan, solaskide publikoak (udalak eta mankomunitateak) eta pribatuak (gazteen kolektiboak, emakumeen elkarteak, enpresa elkarteak, sindikatuak, eta abar) biltzen dira, guztiek ere eskualdeko sare sozioekonomikoa ordezkatzen dutelarik. Tokiko Ekintza Taldeen funtzioa Europako landa garapeneko estrategiak aplikatzea da, eta horretarako, eskualdeko programak diseinatzen, martxan jartzen eta kudeatzen dituzte, hori guztia, gizarteko, ekonomiako eta erakundeetako kolektiboen adostasunarekin lortzen delarik.

Tokiko esparrua da herritarrengandik eta sare ekonomiko eta sozialetik hurbilen dagoena, eta, hortaz, esparru egokienetako bat da emakumeen eta gizonen aukera berdintasuna integratzeko. Horregatik, inportantea da Nafarroako toki erakundeek emakumeen eta gizonen aukera berdintasunarekin duten konpromisoa bultzatzea, eta tokiko garapena lehentasunezkotzat jotzea hura lortzeko.

Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren bidez, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren printzipioa lortzeko lehentasuntzat jotzen du genero berdintasunerako politikak sustatzea tokiko esparruan, toki entitateekin eta tokiko ekintza taldeekin batera lan egituratu, sistematiko eta koordinatua eginez, lurralde bakoitzean sortzen diren beharrei eta berezitasunei erantzuna emateko.

Tokiko eremuko errealitate desberdinen premia eta berezitasun horiei erantzuteko, Nafarroako Berdintasunerako Institutuak dirulaguntzen deialdi hau planteatzen du emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna bultzatu eta sustatzeko proiektuak gauzatzen dituzten Tokiko Ekintza Taldeentzat. Ebazpen honetan hiru dirulaguntza modalitate desberdin aurreikusten dira, eta beharkizun eta diru kopuru desberdinak ezartzen dira, alde batetik, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna bultzatu eta sustatzen duten proiektuak egiteko berdintasuneko agentea duten tokiko ekintza taldeentzat, eta bestetik, figura profesional hori gabe, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna bultzatu eta sustatzeko proiektuak garatzen dituzten tokiko ekintza taldeentzat. Deialdi honen xede da, orobat, Tokiko Ekintza Taldeetan Kontziliaziorako Tokiko Itunak izeneko programa garatzea.

Institutua udalen berdintasun arloak planifikatu, kudeatu eta ebaluatzeko ibilbidearen eredua bultzatzen ari da esku-hartzea errazagoa, sistematikoa eta koherentea izan dadin. Eredu horretan, esku hartzeko esparru bat ezartzen da toki entitateen arteko lankidetza eta Nafarroako Berdintasunerako Institutuarekiko koordinazioa ahalbidetzeko. Ibilbide horrek Tokiko Ekintza Taldeentzako eredu gisa ere balio du, eta honako inbertsio alorrak barne hartzen ditu: Toki gobernamendua eta genero-zeharkakotasuna; Emakumeen aurkako indarkeria; Zaintza, erantzunkidetasuna eta kontziliazioa; eta Emakumeen ahalduntzea, parte-hartze soziopolitikoa eta balioen aldaketa.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 51. artikuluak eta Nafarroako Berdintasunerako Institutua erakunde autonomoaren estatutuak onesten dituen urriaren 30eko 260/2019 Foru Dekretuaren 12.h) artikuluak ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren dirulaguntzen deialdi bat onestea, Nafarroako Tokiko Ekintza Taldeentzat, 2020. urtean emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna bultzatu eta sustatzeko proiektuak eta “Kontziliaziorako Tokiko Itunak” programa garatzeko.

2. Deialdi honen konpromisoei aurre egiteko gastua baimentzea, partida honen kargura:

AURREKONTUKO PARTIDA

EKITALDIA

ZENBATEKOA

080001-08100-4819-232207: Tokiko Ekintza Taldeentzako transferentziak

2020

28.000

3. Dirulaguntzak emateko oinarri arautzaileak onestea. Ebazpen honen eranskinean jaso dira.

4. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal da, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita. Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dute, eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, honako hau argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, galarazi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epeetan.

6. Ebazpen hau Nafarroako Dirulaguntzen Datu Basera bidaltzea, dagozkion ondorioetarako.

Iruñean, 2020ko uztailaren 13an.– Nafarroako Berdintasunerako Institutuko zuzendari kudeatzailea, Eva Isturiz García.

I. ERANSKINA

Oinarri arautzaileak

1. oinarria. Xedea eta helburua.

Deialdi honen xedea da, orobat, Nafarroako Berdintasunerako Institutuak Nafarroako Tokiko Ekintza Taldeei 2020. urtean dirulaguntzak emateko araubide bat ezartzea, talde horietan emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna bultzatzeko eta sustatzeko, Tokiko Ekintza Taldeek planifikatzen eta sortzen dituzten proiektuen bidez, elkarte horiek Kontziliaziorako Tokiko Itunen Programan sartuz eta/edo haietan Kontziliaziorako Tokiko Itunen Programako proiektuak gauzatuz.

2. oinarria. Entitate onuradunak eta dirulaguntzaren modalitateak.

2.1. Deialdi honetan parte hartzen ahalko dute Nafarroako Foru Komunitatean legez eratutako Tokiko Ekintza Taldeek, Nafarroako Foru Komunitatean deialdi honetako proiektuak sustatzen badituzte, eta, era berean, oinarri hauetako betekizunak betetzen badituzte.

2.2. Dirulaguntza modalitate hauek daude:

a) A modalitatea: Berdintasuneko agentea lanaldi osoan kontratatuta edo plantillan duten Nafarroako Tokiko Ekintza Taldeek garatzen dituzten proiektuak.

b) B modalitatea: Berdintasuneko agentea lanaldi osoan kontratatuta edo plantillan ez duten Nafarroako Tokiko Ekintza Taldeek garatzen dituzten proiektuak.

c) C modalitatea: Gaur egun, kontziliaziorako tokiko itun bat sinatua duten Nafarroako Tokiko Ekintza Taldeek gauzatzen dituzten proiektuak, edo, horrelako itunik ez badute, beren erakundean kontziliaziorako tokiko ituna 2020ko urriaren 31 baino lehen abian jartzeko konpromisoa hartzen duten Tokiko Ekintza Taldeenak. Azken kasu horretan, data horren aurretik, hartan parte hartzeko eskaria ere aurkeztu beharko da, honako helbide honetan dagoen ereduari jarraikiz: https://www.igualdadnavarra.es/es/programa-pactos-locales-por-la-conciliacion-plxc.

3. oinarria. Betekizunak.

3.1. Nafarroako Tokiko Ekintza Taldeek betebehar hauek bete beharko dituzte eskaera aurkezteko unean, eta haiek betetzen jarraitu beharko dute diruz lagundutako jarduera gauzatzen den epe osoan eta hura justifikatu arte, salbu 3.1. oinarriko b.2. apartatuan jasotakoaren kasuan:

Modalitate guztietan, Tokiko Ekintza Taldeek indarrean dagoen legeriaren arabera eratuak izan behar dute eta izaera juridikoa izan behar dute; erantzukizunpeko adierazpenaren bidez egiaztatu beharko dute hori. (III. eranskinean jasoa).

a) A modalitatea.

1. B mailako berdintasuneko agente bat kontratatua edo plantillan izatea, lanaldi osorako. Tokiko Ekintza Taldeak zerbitzua lanaldi partzialean egiten duten pertsonak kontratatuak dituenean, proiektuek ez dute dirulaguntzarik jasoko, non ez den agente nagusia lanaldiaren murrizketa eskatzen duena; izan ere, horrelakoetan, zilegi izanen da bi lagunen artean betetzea lanaldi osoa. (Hori egiaztatzeko, III. eranskinean jasotako erantzukizunpeko adierazpena erabiliko da).

Betiere, lanaldia osoa dela ulertuko da, eta ez da nahitaezkoa izanen bi lagunek betetzea, baldin lanaldia zortziren bat, seiren bat edo laurden bat murrizten bada, apirilaren 4ko 27/2011 Foru Dekretuan xedatutakoaren arabera (haren bidez arautu zen Nafarroako Administrazio Publikoetako langile funtzionarioen lanaldiaren murrizketa) edo horri dagokionez aplikatzekoa den beste edozein arauditan xedatutakoaren arabera.

2. Entitatearen 2020rako aurrekontuetan partidak izatea emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloko ekintza eta proiektuak finantzatzeko. (Hori egiaztatzeko, III. eranskinean jasotako erantzukizunpeko adierazpena erabiliko da).

3. Aukera berdintasunerako plan bat edo gizon eta emakumeen arteko berdintasunerako plan estrategikoa edo lanerako urteko plana izatea, udalen berdintasun arloetako lana planifikatu, kudeatu eta ebaluatzeko ibilbidearen araberakoa. Berdintasuneko agentea lehen aldiz kontratatzen bada, beharkizun hori betetzat joko da tokiko ekintza taldeko ordezkariaren erantzukizunpeko adierazpen bat (III. eranskinekoa) aurkeztuz gero, non egiaztatuko baita toki entitateak asmoa duela berdintasun plana edo urteko lan plana prestatzeko deialdi honek aintzat hartzen duen aldian, “Udalaren berdintasun arloetako lana planifikatu, kudeatu eta ebaluatzeko ibilbidea” izeneko dokumentua oinarri hartuta.

4. Erakunde eskatzailearen organo eskudunaren baimena, berdintasuneko agenteak parte har dezan Nafarroako Berdintasunerako Institutuak genero berdintasunaren arloan 2020. urtean antolatzen duen etengabeko prestakuntzaren programan, horrelakorik antolatzen bada. (Hori egiaztatzeko, III. eranskinean jasotako erantzukizunpeko adierazpena erabiliko da).

b) B modalitatea:

1. 2020rako partida edo aurrekontu esleipena edukitzea emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloko ekintza eta proiektuetara bideratua. (Hori egiaztatzeko, III. eranskinean jasotako erantzukizunpeko adierazpena erabiliko da).

2. Eskaera egiten den unean, ez izatea B mailako berdintasuneko agenterik lanaldi osorako kontrataturik edo plantillan. (Hori egiaztatzeko, III. eranskinean jasotako erantzukizunpeko adierazpena erabiliko da).

c) C modalitatea:

Kontziliaziorako tokiko itun bat sinatua izatea edo, bestela, konpromisoa hartzen badute tokiko ekintza talde horretan 2020ko urriaren 31 baino lehen kontziliaziorako tokiko itun bat abian jartzeko. (Hori egiaztatzeko, III. eranskinean jasotako erantzukizunpeko adierazpena erabiliko da).

4. oinarria. Gauzatzeko epea eta dirulaguntza jaso dezaketen proiektuak.

4.1. Dirulaguntzen xede diren proiektuak 2020ko urtarrilaren 1etik 2020ko azaroaren 13ra bitartean gauzatu beharko dira.

4.2. Tokiko ekintza taldeek proiektu bakarra aurkezten ahalko dute A eta B modalitateetarako, eta, horrez gainera, denek beste proiektu bat aurkezten ahalko dute C modalitaterako, betiere, kontziliaziorako tokiko itun bat baldin badute edo konpromisoa hartzen badute tokiko ekintza talde horretan 2020ko urriaren 31 baino lehen kontziliaziorako tokiko itun bat abian jartzeko, deusetan galarazi gabe 5.5 oinarrian xedatutakoa.

4.3. Deialdian adierazitako modalitate bakoitzean, proiektu hauek jaso dezakete dirulaguntza:

–A modalitatea: Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna bultzatu eta sustatzen duten proiektuak, berdintasuneko agentea duten tokiko ekintza taldeetan.

Proiektuak deialdi honen xedearen arabera (1. oinarrian adierazia) diseinatuta aurkeztuko dira, bai eta “Udalen berdintasun arloetako lana planifikatu, kudeatu eta ebaluatzeko ibilbidean” adierazitako esku-hartze arlo hauen arabera ere:

a) Toki gobernamendua eta zeharkakotasuna.

b) Emakumeen kontrako indarkeria.

c) Zaintza, erantzunkidetasuna eta kontziliazioa.

d) Emakumeen ahalduntzea, parte-hartze soziopolitikoa eta balioen aldaketa.

Dirulaguntzaren xede izanen dira honelako ekintzak dituzten proiektuak:

Baldintzak sortzea emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren printzipioa eta generoaren ikuspegia administrazioan eta haren politika publikoetan zeharkakotasunez integratzeko.

Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunari buruzko prestakuntza (jardunaldiak, mintegiak, hitzaldiak, eta abar).

Sentsibilizazioa (kanpainak, generoaren ikuspegia lantzen duten materialak prestatu eta zabaltzea).

Emakumeen ahalduntzea eta parte-hartzea sustatzeko jarduerak.

Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunean aurrera egiteko azterlanak, ikerketak, plangintzak eta ebaluazioak.

–B modalitatea: Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna bultzatu eta sustatzen duten proiektuak, berdintasuneko agenterik lanaldi osoan ez duten tokiko ekintza taldeek aurkeztuak, arlo hauen gaineko ekintzak garatzen dituztenak:

a) Emakumeen ahalduntzea, parte-hartze soziopolitikoa eta balioen aldaketa.

b) Zaintza, erantzunkidetasuna eta kontziliazioa.

c) Emakumeen kontrako indarkeria.

Arlo horietako ekintzak helburu hauek lortzera bideratuko dira:

–Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunean prestakuntza ematea gauzatzen diren ekintzen eremuan (jardunaldiak, mintegiak, hitzaldiak, etab.).

–Sentsibilizazioa (kanpainak, generoaren ikuspegia lantzen duten materialak prestatu eta zabaltzea).

–Tokiko ekintza taldean emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloan jarduteko lehentasunak ezartzeko asmoz egindako ikerlanak eta diagnostikoak.

C modalitatea: Gaur egun, kontziliaziorako tokiko itun bat sinatua duten Nafarroako Tokiko Ekintza Taldeek gauzatzen dituzten proiektuak, edo, horrelako itunik ez badute, beren erakundean kontziliaziorako tokiko ituna 2020ko urriaren 31 baino lehen abian jartzeko konpromisoa hartzen duten Tokiko Ekintza Taldeenak. Azken kasu horretan, data horren aurretik, hartan parte hartzeko eskaria ere aurkeztu beharko da, 2.2 c. oinarrian jasota dagoen moduan. Modalitate horretan, ekintzen helburuak hauek izaten ahalko dira:

a) Kontziliaziorako tokiko itun berri bat martxan jartzea, aurretik halako itunik eduki ez duten tokiko ekintza taldeentzat, edo ituna biziberritzeko proiektuak, formalki tokiko ituna eduki arren, bizitasun falta zaiola-eta, ituna berriz abiaraztea beharrezkoa duten taldeentzat.

b) “Zaintza, erantzunkidetasuna eta kontziliazioa” esku-hartze arloko ekintzak, “Udalen berdintasun arloetako lana planifikatu, kudeatu eta ebaluatzeko ibilbidean” jasotzen den bezala.

4.4. Gastu diruz lagungarriak.

4.4.1. Modalitate guztietan, dirulaguntzak honako gastu kontzeptu hauek finantzatzeko izanen dira bakar-bakarrik (gainera, gastuak dirulaguntzaren xedeko jarduerara bideratu beharko dira zalantzarik gabe, 2020ko urtarrilaren 1etik 2020ko azaroaren 13ra arte egin beharko dira eta zenbatekoak merkatuko balioaren araberakoak izan beharko dira):

a) Laguntza teknikoa. Atal honetan dirulaguntza jasotzeko baldintza izanen da kontratatzen diren pertsona fisiko edo juridikoek genero berdintasunaren arloan gutxienez 120 orduko prestakuntza izatea, organismo publikoek edo unibertsitate publiko zein pribatuek emana. Dirulaguntza 12.000 euro baino gehiagokoa baldin bada, kontzeptu horrengatik idatziz jaso beharko da hornitzailearen aukeraketa justifikatu beharko dela, 11/2005 Foru Legearen 28. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Pertsona edo entitate kontratatuaren erantzukizunpeko adierazpenaren bidez frogatuko da generoaren arloko prestakuntza. (Hori egiaztatzeko, IV. eranskinean jasotako erantzukizunpeko adierazpena erabiliko da).

Tokiko ekintza talde onuradunak azpikontratatzen ahalko du diruz laguntzen den jarduera osoa.

C modalitatean, tokiko ekintza taldeak aholkularitza teknikoa kontratatzen ahalko du itun berri bat abian jartzeko edo daukaten ituna biziberritzeko.

b) Hizlariek sortutako ordainsariak, bai eta hitzaldien ondoriozko joan-etorrietako eta ostatuko dietak ere.

c) Diruz laguntzen diren jardueren publizitate gastuak eta materialak argitaratzekoak.

d) Lokalen alokairuen eta ekipamenduen gastuak, edo jarduera garatzeko beharrezko material suntsikorrarenak. Ondasun inbentariagarriei dagokienez, erakunde onuradunak dirulaguntza eman den xede konkreturako erabili beharko ditu ondasun horiek, gutxienez, bi urteko epean.

e) Diruz lagundutako jarduerak egiten diren bitartean beren kabuz balia ezin daitezkeen pertsonei arreta ematearen ondoriozko gastuak (haurtzaindegia, ludoteka, adinekoak zaintzea, eta abar).

f) Gastu finantzarioak eta aholkularitza juridiko edo finantzarioaren gastuak, baldin eta diruz lagundutako jarduerarekin zuzeneko lotura badute eta hura ongi prestatu edo egiteko ezinbestekoak badira.

g) Proiektuaren jarduerarekin loturiko gastuak, bidezkotzat jotzen direnak eta oinarri hauen 4.6. puntuan berariaz salbuetsita ez daudenak.

4.4.2. Proiektuarekin lotutako zeharkako gastuak:

Ematen den dirulaguntzaren %20 arte egozten ahalko zaie zeharkako gastuei, baldin eta zerikusia badute kudeaketa administratiboarekin edo hornidurekin (hala nola, ura, argia eta telefonoa), zentzuzko neurri batean, betiere behar bezala justifikatuta badaude eta jarduera benetan gauzatzen den epean egin badira.

4.5. Dirulaguntzarik izanen ez duten proiektuak.

Proiektu hauek deialdi honen esparrutik kanpo geldituko dira:

a) Tokiko ekintza taldearen zerbitzuak sortu edo finantzatzeko asmoa duten proiektuak, besteak beste, ludotekak, jubilotekak, atsedenguneak edo pertsonentzako zerbitzuak. Hortaz, beren buruaz ezin baliatu diren pertsonei arreta emateko bakarrik diren proiektuak bazter utziko dira, 4.4.1.e) atalean xedatutakoa salbu.

b) Diseinu, abiarazte eta ebaluazioan genero ikuspegia ez duten proiektuak.

c) Nafarroako Gobernuko beste departamentuetako berariazko deialdien xede izan daitezkeen proiektuak eta jarduerak.

d) Nafarroako edo Estatuko beste deialdi edo programa batzuetan eginkizunak bateratzeko agertzen diren azpiegiturak, baliabideak edo laguntzak sortu edo mantentzea.

e) Aisialdiko edo jostetako jarduerak bakarrik jasotzen dituzten proiektuak, helburuen artean generoaren ikuspegia aurreikusten ez badute.

f) Ikasleekin edozein hezkuntza ziklotan (0-3 tartea barne) egindako jarduerak ez dira diruz lagunduko, edozein dela ere bere titulartasuna, baldin eta jarduera horiek eskola-orduetan egiten badira, bat etorriz Hezkidetza Planarekin, zeina Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentua ari baita gauzatzen.

g) Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren beraren programa eta jarduerak eta, oro har, zuzenean haren eskumeneko edo beste departamentu, erakunde edo entitate publiko zein pribatu batzuen eskumeneko jotzen diren jarduketak.

4.6. Diruz lagungarriak ez diren gastuak.

Gastu kontzeptu hauek deialditik kanpo geldituko dira:

a) Tokiko ekintza taldeek kontratatutako langileen nominak, salbu eta proiektua gauzatzen den bitartean beren buruaz ezin baliatu diren pertsonei arreta emateko une jakin batean kontratatzen direnena, 4.4.1. ataleko e) letran ezarritakoarekin bat.

Bereziki, ez da inoiz diruz lagunduko berdintasuneko agentearen kontratazioa.

b) Tokiko ekintza taldearen beraren zerbitzuen funtzionamenduak sortzen dituen gastuak.

c) Otorduak, aperitiboak, opariak, protokoloari loturikoak eta antzekoak.

5. oinarria. Zenbateko osoak eta dirulaguntzaren zenbatekoa.

5.1. Hona hemen modalitate bakoitzerako aurreikusita dauden zenbateko osoak:

a) A modalitatea: 15.000 euro.

b) B modalitatea: 9.000 euro.

c) C modalitatea: 4.000 euro.

Modalitate bakoitzerako gaitutako aurrekontuko diru-izendapena agortu arte emanen dira dirulaguntzak.

Aurrekontuko partida agortzen bada dirulaguntzaren xede izateko gutxieneko puntuaziora iristen diren eskaera guztiei erantzun gabe, hainbanatu eginen da modalitate bakoitzerako zenbateko orokorra.

Modalitateetako batean deialdia hutsik geratzen bada edo aurreikusitako aurrekontua agortzen ez bada, aurrekontu nahikoa ez duten programen aurrekontua handitzeko erabiltzen ahalko da gerakina, modalitate bakoitzean aurreikusitako zenbatekoaren proportzioan.

5.2. Proiektu bakoitzeko, honako dirulaguntza hauek emanen dira, gehienez, albo batera utzita aurkezten den proiektuaren kostu osoa:

a) Gehienez ere 15.000 euro, berdintasuneko agentea lanaldi osoan duten Tokiko Ekintza Taldeen eskarietarako. (A modalitatea).

b) Gehienez ere 3.000 euro, berdintasuneko agentea lanaldi osoan ez duten Tokiko Ekintza Taldeen eskarietarako. (B modalitatea).

c) Gehienez ere 4.000 euro, Kontziliaziorako Tokiko Ituna duten edo 2020ko urriaren 31 baino lehen horrelako itun bat abian jartzeko konpromisoa hartzen duten taldeen eskaerentzat (C modalitatea).

5.3. 8. oinarrian zehaztutako irizpideei jarraikiz emanen da dirulaguntza hau, portzentaje hauek aplikatuta:

5.3.1. A eta C modalitateen kasuan, 8. oinarriko balorazio irizpideen arabera 60 puntutik gora lortzen duten proiektuei hau emanen zaie:

a) Aurkeztutako eta onartutako aurrekontua modalitate horietan ematen den gehieneko kopurua adinakoa edo txikiagoa denean, aurkeztutako eta onartutako kopuruaren % 100 jasoko dute.

b) Aurkeztutako eta onartutako aurrekontua modalitate horietan ematen den gehieneko kopurua baino handiagoa denean, modalitate bakoitzean ematen den kopuruaren % 100 jasoko dute.

5.3.2. B modalitatean, 8. oinarriko balorazioan lortutako puntuazioa hartuko da kontuan, eta puntuazio hori irizpide harturik, portzentaje hauek aplikatuko dira:

–71-100 puntu lortzen dituzten proiektuetarako onartutako gastuaren zenbatekoaren % 100.

–61-70 puntu lortzen dituzten proiektuetarako onartutako gastuaren zenbatekoaren % 90.

–40-60 puntu lortzen dituzten proiektuetarako onartutako gastuaren zenbatekoaren % 80.

Edonola ere, 5.2. oinarrian ezarritako gehieneko mugak errespetatuko dira.

6. oinarria. Dokumentazioa.

6.1. Dirulaguntza eskatzen duten Tokiko Ekintza Taldeek dokumentazio hau aurkeztu beharko dute:

a) Eskaera. Eskaera-ereduan aurkeztuko da nahitaez, proiektua deskribatuta eta aurrekontua proiektuaren deskripzioaren arabera zehaztuta, garatu nahi diren jarduera guztiak xehakatuta daudela; proiektuaren aurrekontu orokorrik ez da onartuko.

Eskaera-eredua Nafarroako Gobernuaren Interneteko atariaren (www.navarra.es) tramiteen katalogoan eskuratzen ahalko da (hemendik aurrera, laguntzen fitxa), baita beste helbide honetan ere:

http://www.navarra.es/home_es/Temas/Igualdad+de+genero/Politicas+de+igualdad/

b) Tokiko Ekintza Taldearen ordezkariaren erantzukizunpeko adierazpena; bertan egiaztatuko da 3. eta 12. oinarrietan zehaztutako betekizunak betetzen direla (III. eranskinean jasota).

c) C modalitaterako, taldeak itunik sinatu ez badu eta konpromisoa hartzen badu 2020ko urriaren 31 baino lehen itun bat abian jartzeko, Tokiko Ekintza Taldeak sinatutako konpromisoa. (III. eranskinean jasotako konpromisoa).

d) Tokiko Ekintza Taldearen eta berdintasuneko agentearen arteko kontratuaren kopia, 2020rako indarraldia izan behar duena, hala badagokio.

e) Berdintasuneko agentea kontratatua baldin badu, erakunde eskatzailearen organo eskudunaren baimena, berdintasuneko agente gisa kontratatzen den pertsonak parte har dezan Nafarroako Berdintasunerako Institutuak generoaren eta berdintasunaren arloetan 2020. urtean antolatzen duen etengabeko prestakuntzaren programan, horrelakorik antolatzen bada. (III. eranskinean jasotako baimena).

6.2. Agiri horiek ez dira eskatuko baldin eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko organoek ziurtatu behar badute baldintzak betetzen direla, edo agiriak administrazioaren eskuetan badaude, honako hauekin bat: Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13.8. artikulua eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28. artikulua. Hala bada, adierazi beharko da zer unetan eta zer administrazio organoren aurrean aurkeztu ziren aipatu agiriak.

6.3. Dirulaguntza egiaztatzeko eskumenak dituen organoak ikusten badu zuzendu daitezkeen akatsak daudela onuradunak aurkeztutako justifikazioan, horren berri emanen dio, eta hamar eguneko epea emanen dio zuzendu ditzan.

Proiektua deskribatzeko eta haren aurrekontua zehazteko dokumentazioa ezin da zuzendu. Edonola ere, NABIk azalpenak eskatzen ahal ditu, aurkeztutako justifikazioa aldatzeko aukerarik gabe. Erantzuteko epea gehienez hamar egun baliodunekoa izanen da.

7. oinarria. Eskaerak aurkezteko epea eta tokia.

Eskaerak elektronikoki tramitatuko dira Nafarroako Atarian (www.nafarroa.eus), “Tramiteak” atalean dagoen deialdiaren fitxan (aurrerantzean laguntzen fitxa), “Tramitatu” aukeratuz.

Fitxa horretan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Erregistro Orokor Elektronikoan sartzeko esteka bat izanen da. Identifikatzeko, ziurtagiri digitala eduki beharko da.

Eskaerak hilabeteko epean aurkeztuko dira, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Dokumentazioa agiri bereizietan aurkeztuko da, bakoitzak bere izena behar bezala dakarrela.

Gaitutako helbide elektroniko bat adieraziko da eskabideetan, eta horixe izanen da Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren eta Tokiko Ekintza Talde eskatzaileen arteko jakinarazpen eta komunikazioetarako bidea.

Gainera, Nafarroako Gobernuak gaitutako jakinarazpen elektronikorako prozeduretan harpidetuta egon beharko du talde eskatzaileak. Hauxe da gaitutako helbide elektronikoa eta jakinarazpen elektronikorako harpidetza lortzeko helbidea: http://notificaciones.060.es. Horretarako, ziurtagiri digitala beharko da.

Eskaera aurrez aurre aurkezten bada, pertsona interesdunari eskatuko zaio zuzentzeko, baliabide elektronikoen bidez aurkeztuz. Ondorio horietarako, ulertuko da eskaeraren aurkezpen eguna zuzenketaren eguna dela.

8. oinarria. Balorazioa eta dirulaguntza emateko prozedura.

8.1. Nafarroako Berdintasunerako Institutuko Gai Juridikoen eta Kudeaketaren Atalari dagokio dirulaguntza emateko prozeduraren instrukzioa. Dirulaguntzak emateko prozedura norgehiagokako araubideari jarraikiz tramitatuko da.

8.2. Eskaerak baloratzeko, instrukzio organoak Nafarroako Berdintasunerako Institutuko teknikarien edo bereziki kualifikatutako teknikarien laguntza izan dezake, eta egokiak iruditzen zaizkion jarduketak egin ditzake, ebazpen proposamenaren oinarri izanen den informazioa zehaztu, ezagutu eta egiaztatzeko.

8.3. Eskaerak II. eranskinean aipatutako irizpideen arabera baloratuko dira.

8.4. Proiektuari buruzko irizpideetan, guztira 60 puntu (A eta C modalitateak) eta 40 puntu (B modalitatea) lortzen ez duten proiektuek ez dute dirulaguntzarik izanen.

8.5. Gai Juridikoen eta Kudeaketaren Atalak ebazpen proposamena igorriko dio Nafarroako Berdintasunerako Institutuko zuzendari kudeatzaileari. Proposamenari txosten bat gehituko zaio; bertan, entitate onuradunek dirulaguntzak jasotzeko betebehar guztiak betetzen dituztela adieraziko da, eta proiektuen balorazioa jasoko da.

9. oinarria. Ebazpena.

9.1. Dirulaguntzei buruzko ebazpena Nafarroako Berdintasunerako Institutuko zuzendari kudeatzaileak emanen du, eskaerak aurkezteko epea bukatu eta 3 hilabeteko epean, gehienez ere. Ebazpena alderdi interesdunei jakinaraziko zaie, eta Nafarroako Gobernuaren atarian argitaratuko da, dirulaguntzaren fitxan. Hiru hilabeteko epe hori bukatuta, berariazko ebazpenik eman eta jakinarazi gabe, eskaera ezetsi egin dela ulertuko da, behar den errekurtsoa aurkeztu ahal izateko.

9.2. Dirulaguntzak emateari buruzko ebazpenean adieraziko dira elkarte eskatzaileen zerrenda, emandako dirulaguntzaren zenbatekoa, justifikatu beharreko zenbatekoa eta, kasua bada, zein eskaera ezetsi diren.

Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 15. artikuluan eta Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen 26. artikuluan xedatutakoarekin bat, Nafarroako Berdintasunerako Institutuak ematen dituen dirulaguntzak jendaurrean jarriko ditu Nafarroako Gobernuaren Atarian, honako hauek zehaztuta: deialdia, laguntza zein programari eta aurrekontu-kredituri egotzi zaion, elkarte onuraduna, emandako diru kopurua eta dirulaguntzaren helburua.

Estatuko Administrazioko Kontu-hartzailetza Nagusiak ere argitaratuko ditu datu horiek bere webgunean, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 20.8. artikuluan xedatutakoarekin bat.

9.3. Elkarte eta pertsona juridiko onuradunak behartuak daude gardentasun betebeharra betetzera, hain zuzen ere, Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen 12.4. artikuluan ezarrita dagoena, baldin eta 20.000 eurotik gorako laguntzak edo dirulaguntzak jasotzen badituzte urtebetez Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargura, edo jasotako laguntzak edo dirulaguntzak haien urteko diru-sarrera guztien % 20 edo gehiago badira, eta gutxienez 5.000 eurora iristen badira.

Aurreko egoeretako batean egonda, gardentasun betebeharrari lotuak dauden entitate onuradunek foru lege horren 12.4. artikuluan azaltzen den informazioa eman beharko dute, entitateko ordezkariak sinatua, dirulaguntzak emateko ebazpena jakinarazi eta hilabeteko epean. Horretarako, Nafarroako Atarian, Tramiteen atalean, argitaratutako deialdiaren fitxa erabili beharko dute.

Elkarteak gardentasun betebeharra bete beharrik ez badu aurreikusitako egoeretan ez dagoelako, horren gaineko aitorpen bat aurkeztu beharko du hilabeteko epean, dirulaguntza emateko ebazpena jakinarazten denetik hasita.

Aurreko bi puntuetan aipatutako gardentasun betebeharrak betetzeko, adierazpen eredu normalizatu bat egonen da eskuragarri Nafarroako Atariko Tramiteen atalean.

Betebehar hori bete ezean, emandako dirulaguntza ez da ordainduko, ezta aurrerakinak ere, eta kobratutako zenbatekoak itzuli egin beharko dira, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 35.1.c) artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

10. oinarria. Proiektuak gauzatzeko epea.

Proiektuak deialdi honetan ezarritako epeetan gauzatu beharko dira, eta eskaeran nahiz dirulaguntza emateko ebazpenean ezarritakoa betez.

11. oinarria. Dirulaguntzak ordaintzea eta justifikatzea.

11.1. Dirulaguntzaren ordainketa:

Dirulaguntza ordainduko da behin dirulaguntzaren xede den proiektua bukatu eta frogagiriak aurkeztu ondoren.

11.2. Dirulaguntzaren justifikazioa:

Elkarte onuradunek honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte 2020ko azaroaren 13an, beranduenez:

–Memoria, berariaz prestatutako ereduaren araberakoa (“Memoriaren eredua”). Eredua Internet bidez eskuratzen ahal da, laguntzen fitxan eta webgune honetan:

http://www.navarra.es/home_es/Temas/Igualdad+de+genero/Politicas+de+igualdad.

Memoriarekin batera, egindako ekintzen egiaztagiriak aurkeztuko dira, bai eta haiek gauzatu edo zabaltzearen ondoriozko produktuak ere.

Gastuen frogagirien eta egindako ordainketen zerrenda (Gastuen eredua):

Justifikazio kontu baten bidez justifikatuko dira izandako gastuak eta ordainketak. Kontuak dirulaguntzaren xede diren jardueren eta haien kostuaren aitorpena bildu beharko du gutxienez ere, jarduerak egiteko gastu guztiak zehazturik. Fakturen eta benetan egindako ordainketaren agirien bidez frogatuko dira. Frogatzeko balio bera duten beste agiri batzuk eta faktura elektronikoak onartuko dira, baldin eta betetzen badituzte zerga arloan onartuak izateko behar diren baldintzak.

Oro har, egindako gastutzat hartuko dira justifikazio epea bukatu baino lehen benetan ordaindutakoak, salbu eta tributuak, bestelako tributu betebehar batzuk edo Gizarte Segurantzari egin beharreko beste ordainketa batzuk, haiek likidatzeko epea irekita ez egoteagatik ordaindu ezin izan direnak.

Aholkularitza, laguntza edo bestelako zerbitzuak ematen dituzten enpresen zerbitzuengatik diruz laguntzen ahal den gastua 12.000 eurotik gorakoa bada, tokiko ekintza taldeak frogatu beharko du enpresa hautatu dela efizientziaren eta ekonomiaren irizpideei jarraikiz, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 28.3. artikuluan ezarritakoarekin bat.

Dokumentu bidezko froga bat, erakusteko bete dela Nafarroako Gobernuak eta Nafarroako Berdintasunerako Institutuak diruz lagundutako proiektuan duten parte-hartzearen berri emateko betebeharra. Horretarako, egiten den publizitatean eta zabalkundean, bai eta diruz lagundutako proiektuari buruzko dokumentazio guztian ere, Nafarroako Gobernuaren logotipo ofiziala txertatu beharko da, Nafarroako Gobernuaren sinbolo ofiziala eta haren erabilera arautzen duen urtarrilaren 27ko 4/2016 Foru Dekretua aldatzen duen urtarrilaren 12ko 8/2020 Foru Dekretuan araututakoarekin bat. Testu hau gehituko da: “Nafarroako Berdintasunerako Institutuak lagunduta / Subvenciona Instituto Navarro para la Igualdad”.

Logotipoa erabiltzeko jarraibideak Nafarroako Gobernuaren webgunean kontsulta daitezke: https://www.navarra.es/eu/nafarroako-gobernua/sinbolo-ofiziala edo haren Argitalpen Zerbitzuaren bidez.

Salbuespenez, zenbait jarduketaren ondorioz egiten diren objektuetan, beren izaera dela-eta, zaila denean logoa eta aipatu testua jartzea, ez da nahitaezkoa izanen. Hala ere, jarduketei buruzko agiri, publizitate eta zabaltzeko bitarteko guztietan, eta objektu guztietan ezarri beharko dira: liburuxkak, kartelak, posta elektronikoak, banatzen diren prestakuntza-materialak, eta abar. Halaber, logoa eta aipatu testua beti jarriko dira telematikoki zabaltzeko bitartekoetan, webguneetan eta jartzeko aukera ematen duten bitarteko guztietan.

C modalitateko proiektuetan, itunik ez badago eta itunari hasiera emateko konpromisoa hartu bada, itunean parte hartzeko eskaera aurkeztu beharko da, helbide honetan eskuratzen ahal den ereduaren bidez: https://www.igualdadnavarra.es/es/programa-pactos-locales-por-la-conciliacion-plxc.

Tokiko Ekintza Taldearen erantzukizunpeko adierazpena, dirulaguntzaren xederako hartutako bestelako diru-sarrera, laguntza, baliabide eta dirulaguntzak aipatzen dituena, edo horrelakorik ez duela jaso adierazten duena.

Laguntza teknikoa kontratatu bada, kontratatutako laguntza-enpresek generoan prestakuntza dutela frogatzen duen ziurtagiria, 4.4.1. puntuaren a atalean ezartzen denaren arabera.

11.3. Dirulaguntza egiaztatzeko eskumenak dituen organoak zehazten duenean onuradunak aurkeztutako justifikazioan zuzendu daitezkeen akatsak daudela, horren berri emanen du, hamar egun balioduneko epean zuzendu daitezen.

11.4. Diruz lagundutako proiektuaren behin betiko kostu osoa dirulaguntza kalkulatzeko kontuan hartu zen kostua baino baxuagoa bada (10. klausulan xedatutako kasuetan izan ezik) edo gastua eta ordainketa frogatzeko agirien bidez justifikatzen den zenbatekoa emandako laguntza baino baxuagoa bada, dirulaguntzaren zenbatekoa gutxituko da, betiere, erabat gauzatzetik hurbil samar ibili bada eta zalantzarik gabe bere konpromisoak betetzeko jarrera duela frogatzen bada, eta proiektuaren balorazio berari eutsiko zaio.

12. oinarria. Bateragarritasuna.

Dirulaguntza hau bateragarria da Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren xede eta helburu bererako beste deialdi batzuekin.

Gainera, deialdi honetan arautzen diren dirulaguntzen elkarte onuradunek bestelako edozein administrazio, entitate eta erakunde publiko edo pribaturen laguntzak eta dirulaguntzak jasotzen ahalko dituzte helburu eta xede bererako, baldin eta haien guztien batura ez bada dirulaguntzen deialdi honetan aurkeztutako proiektuaren kostuaren %100 baino handiagoa. Horretarako, erantzukizunpeko adierazpena erantsiko da, 6.1.b. oinarrian (III. eranskinean jasota) adierazi den moduan.

13. oinarria. Elkarte onuradunen betebeharrak.

Deialdi honen babesean dirulaguntza jasotzen duten tokiko ekintza taldeek, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarritako betebeharrez gain, oinarri hauetan ezarritakoak ere bete beharko dituzte, eta, bereziki, honako hauek:

a) Diruz lagundutako proiektua gauzatzea, deialdiaren helburua betez.

b) Onartzea Nafarroako Berdintasunerako Institutuak emandako dirulaguntzen gainean egiten dituen egiaztapen eta kontrol tekniko eta ekonomikorako lanak.

c) Nafarroako Berdintasunerako Institutuari jakinaraztea diruz lagundutako jarduerak finantzatzeko eskatu edo lortzen diren bestelako laguntzak, dirulaguntzak, diru-sarrerak edo baliabideak. Jakin bezain laster eman beharko da horren berri, eta, betiere, dirulaguntza ematearen gainean ebatzi baino lehen. Dena dela, dirulaguntza ematearen gainean ebatzi ondoren jakinez gero, justifikazioaren unean eman beharko da haren berri, jasotako funtsa zertan aplikatu den adierazita.

d) Kontabilitate liburuak, erregistro eginbidetuak eta gainerako agiriak behar bezala auditatuak izatea, elkarte onuradunari aplikatzen zaion araudian eskatzen den bezala, bermatzeko egiaztapen eta kontrol ahalmenak behar bezala betetzen direla.

e) Jasotako funtsen aplikazioari buruzko frogagiriak eta haien ordainketarenak gordetzea, agiri elektronikoak barne, egiaztatze eta kontrol lanen xede diren bitartean.

f) Nafarroako Gobernuaren parte-hartzea jasotzea dirulaguntza ematen denetik aurrera idatziz edo ahoz egiten den edozein informazio, komunikazio, publizitate edo zabalkundetan, bai eta berdintasuneko agentearen lanaren esparruan prestatzen den dokumentazio guztian ere, honako testu hau idatziz: “Nafarroako Berdintasunerako Institutuak lagunduta / Subvenciona Instituto Navarro para la Igualdad”.

g) Irailaren 11ko 59/2013 Foru Dekretuan (haren bidez arautu ziren Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargurako dirulaguntzen onuradunen gardentasun betebeharrak) eta maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legean (Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzkoa) xedatutakoa betetzea.

14. oinarria. Dirulaguntzak itzultzea.

14.1. Elkarte onuradunak ez baditu betetzen deialdi honen oinarrietan eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarritako betebeharrak, dirulaguntza galduko du eta jasotako dirua itzuli beharko du, bai eta ordainketaren dataz geroztikako berandutze-interesak ere, halakorik bada, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko Foru Legean ezarritakoaren arabera, eta horrek ez ditu deusetan galaraziko aipatutako 11/2005 Foru Legearen II. tituluaren arabera eska daitezkeen erantzukizunak.

–Ez bada gauzatzen proiektuan aurkezturiko jardueretatik bakar bat ere 4.3. oinarrian ezarritakoaren arabera, % 100eko ez-betetzea izan dela ondorioztatuko da.

–11. oinarrian ezarritakoak zehazten du zein egoeratan murriztuko den emandako zenbatekoa.

14.2. Aurrekoa gorabehera, A modalitatean, bidezkoa izanen da jasotako diru guztia itzularaztea baldin eta tokiko ekintza taldeak, bere erabakiz eta legezko arrazoirik gabe, berdintasuneko agentearen kontratazioa bukatu eta ez badu beste berdintasuneko agente bat kontratatzen hilabeteko epean. Ildo horretan, elkarte onuradunek dirulaguntza emateko kontuan izandako baldintzetan gertatzen diren aldaketa guztien berri eman beharko diote Nafarroako Berdintasunerako Institutuari.

14.3. Diruaren itzulketa eskatzeko prozedura Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 35.6. artikuluan xedaturikoari jarraituz arautuko da, eta abiarazten denetik 12 hilabeteko epean ebatzi beharko da.

15. oinarria. Arau-hausteak eta zehapenak.

Arau-hauste eta zehapenei dagokienez, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 42. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoari jarraituko zaio.

16. oinarria. Errekurtsoak.

Deialdi honen eta beronen oinarri arautzaileen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita, Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. artikuluari eta hurrengoei eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126. artikuluari jarraikiz.

17. oinarria. Araudi osagarria.

Oinarriotan ezartzen ez den guztian, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean xedatutakoari jarraituko zaio.

II. ERANSKINA

Balorazio irizpideak

A modalitatea. Eskaerak baloratzeko irizpideak.

BALORAZIOA: 100 PUNTU

A) Proiektuaren kalitate teknikoa

60

1. Koherentzia: Helburuak, ekintzak, denbora, baliabideak, aurrekontua

45

Proiektuaren helburu orokorra zehazten du/Berariazko helburuak zehazten ditu

5

Ekintzak deskribatzen ditu berariazko helburuei lotuta

15

Ekintzak deskribatzen ditu xedeko biztanleriari lotuta

5

Proiektuaren garapen kronologikoa

5

Ekintzak gauzatzeko dauden giza baliabideak eta baliabide teknikoak

5

Aurrekontua egokia da proiektuarentzat

10

2. Proiektuaren inpaktua, jarraipena eta ebaluazioa

10

Gauzatze mailaren eta emaitzaren adierazleak

5

Ebaluatzeko tresnak eta mekanismoak

5

3 Proiektuaren jardueren irisgarritasuna (proiektuaren jardueretan irisgarritasun unibertsalerako baldintzak bermatu beharko dira, desgaitasuna dutenek jarduera eta ekitaldi horietaz goza dezaten, uler ditzaten eta parte har dezaten)

5

B) Proiektua nola egokitzen den tokiko ekintza taldearen edo haren eskumeneko lurraldearen berariazko premietara eta errealitatera

5

C) Programaturiko jarduerak zabaldu eta jakinarazteko ekintzak

10

Elkarteak eta beste kolektibo batzuk, tokiko ekintza taldetik kanpora, eta herritarrak, orokorrean (publiko aniztasuna)

5

Webguneetan, sare sozialetan, toki aldizkarietan, prentsan, eta abarrean argitaratzea (Bitarteko aniztasuna)

5

D) Lurraldeko beste elkarte edo erakunde batzuek eta/edo tokiko ekintza taldearen beste arlo batzuek proiektuan parte hartzea

15

Emakumeen elkarteak

5

Tokiko kolektiboak

5

Tokiko ekintza taldearen eskumeneko beste arlo batzuk eta beste instituzio batzuk

5

E) Proiektuaren berrikuntza (proiektua praktika ontzat hartzea, beste talde edo lurralde batzuetara eramateko modukoa)

10

B modalitatea. Eskaerak baloratzeko irizpideak.

BALORAZIOA: 100 PUNTU

TOKIKO EKINTZA TALDEAK BERDINTASUNAREKIKO DUEN KONPROMISOA

30

Berdintasun plana / Lan plana

15

Eginkizunak bateratzeko tokiko ituna

10

Berdintasunerako Kontseilua edo Batzordea

5

PROIEKTUARI BURUZKO IRIZPIDEAK

70

A) Proiektuaren kalitate teknikoa

40

1. Koherentzia: Helburuak, ekintzak, denbora, baliabideak, aurrekontua

30

Proiektuaren helburu orokorra zehazten du/Berariazko helburuak zehazten ditu

5

Ekintzak deskribatzen ditu berariazko helburuei lotuta

10

Ekintzak deskribatzen ditu xedeko biztanleriari lotuta

4

Proiektuaren garapen kronologikoa

4

Ekintzak gauzatzeko dauden giza baliabideak eta baliabide teknikoak

2

Aurrekontua egokia da proiektuarentzat

5

2. Proiektuak toki entitatearen beste programa eta jarduerekin duen harremana (sinergiak beste arlo batzuekin, emakumeen elkarteen mugimenduekin, eta abar).

5

3. Proiektuaren jardueren irisgarritasuna (proiektuaren jardueretan irisgarritasun unibertsalerako baldintzak bermatu beharko dira, desgaitasuna dutenek jarduera eta ekitaldi horietaz goza dezaten, uler ditzaten eta parte har dezaten)

5

B) Proiektua nola egokitzen den tokiko ekintza taldearen edo haren eskumeneko lurraldearen berariazko premietara eta errealitatera

5

C) Programaturiko jarduerak zabaldu eta jakinarazteko ekintzak

10

Elkarteak eta beste kolektibo batzuk, tokiko ekintza taldetik kanpora, eta herritarrak, orokorrean (publiko aniztasuna)

5

Webguneetan, sare sozialetan, toki aldizkarietan, prentsan, eta abarrean argitaratzea (Bitarteko aniztasuna)

5

D) Proiektuaren inpaktua, jarraipena eta ebaluazioa

10

Gauzatze mailaren eta emaitzen adierazleak

5

Ebaluatzeko tresnak eta mekanismoak

5

E) Proiektuaren berrikuntza (proiektua praktika ontzat hartzea, beste talde edo lurralde batzuetara eramateko modukoa)

5

C modalitatea. Eskaerak baloratzeko irizpideak.

BALORAZIOA: 100 PUNTU

A) Proiektuaren kalitate teknikoa

60

1. Koherentzia: Helburuak, ekintzak, denbora, baliabideak, aurrekontua

45

Proiektuaren helburu orokorra zehazten du/Berariazko helburuak zehazten ditu

5

Ekintzak deskribatzen ditu berariazko helburuei lotuta

15

Ekintzak deskribatzen ditu xedeko biztanleriari lotuta

5

Proiektuaren garapen kronologikoa

5

Ekintzak gauzatzeko dauden giza baliabideak eta baliabide teknikoak

5

Aurrekontua egokia da proiektuarentzat

10

2. Proiektuaren inpaktua, jarraipena eta ebaluazioa

10

Gauzatze mailaren eta emaitzaren adierazleak

5

Ebaluatzeko tresnak eta mekanismoak

5

3. Proiektuaren jardueren irisgarritasuna (proiektuaren jardueretan irisgarritasun unibertsalerako baldintzak bermatu beharko dira, desgaitasuna dutenek jarduera eta ekitaldi horietaz goza dezaten, uler ditzaten eta parte har dezaten)

5

B) Lurraldeko elkarteek edo erakundeek eta/edo tokiko ekintza taldearen beste arlo batzuek proiektuan parte hartzea

20

Emakumeen elkarteak

5

Tokiko kolektiboak

5

Tokiko ekintza taldearen eskumeneko beste arlo batzuk

5

Beste instituzio batzuk (osasuna, hezkuntza, eta abar)

5

C) Proiektua nola egokitzen den tokiko ekintza taldearen edo haren eskumeneko lurraldearen berariazko premietara eta errealitatera

5

D) Programaturiko jarduerak zabaldu eta jakinarazteko ekintzak

10

Elkarteak eta beste kolektibo batzuk, tokiko ekintza taldetik kanpora, eta herritarrak, orokorrean (publiko aniztasuna)

5

Webguneetan, sare sozialetan, toki aldizkarietan, prentsan, eta abarrean argitaratzea (Bitarteko aniztasuna)

5

E) Proiektuaren berrikuntza (proiektua praktika ontzat hartzea, beste talde edo lurralde batzuetara eramateko modukoa)

5

III. ERANSKINA

Deialdian eskatzen diren baldintzak betetzearen erantzukizunpeko adierazpena (PDFa).

IV. ERANSKINA

Laguntza teknikoaren prestakuntzaren erantzukizunpeko adierazpena(PDFa).

Iragarkiaren kodea: F2007382