178. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

Deialdi publikoa, denden errotulazioan euskara erabiltzeko 2020ko diru-laguntzak emateko. Laburpena

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsultatu daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/517866). DDBN: 517866.

Alkatetzaren ekainaren 26ko 303/2020 Ebazpenaren bidez onetsia.

Lehena.–Onuradunak: Oltza Zendeako saltokiak.

Bigarrena.–Xedea eta helburuak:

Dirulaguntzak ematea beren errotulazioan euskara erabiltzen duten herriko merkatariei.

Hirugarrena: Oinarri arautzaileak: http://www.ayuntamientoolza.com/eu/actualidad/tablon/

https://ayuntamientoolza.sedelectronica.es/board/

Laugarrena.–Zenbatekoa: Laguntzetarako kuota, guztira, 500,00 euro izanen da.

Bosgarrena.–Eskabideak aurkezteko epea: 2020ko urriaren 31 arte.

Oltza Zendean, 2020ko ekainaren 26an.–Alkatea, Moisés Garjón Villanueva.

Iragarkiaren kodea: L2008362