178. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

Deialdi publikoa, 2019-2020 ikasturtean euskara ikasteko dirulaguntzak emateko. Laburpena

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/517864).

Alkatetzaren ekainaren 26ko 305/2020 Ebazpenaren bidez onetsia.

Lehena.–Onuradunak:

Oltza Zendeako bizilagunak, gutxienez ere sei hilabete lehenagotik udal-mugarte horretan egiazki bizi direnak.

Bigarrena.–Xedea eta helburuak:

Laguntzak izanen dira udal honek antola ezin ditzakeen ikastaro, barnetegi edo ikastaro trinkoetan parte hartzen duten pertsonentzat eta, arrazoi objektiboak direla medio, eskatzaileak joan ezin diren ikastaro, barnetegi edo ikastaro trinkoetarako.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak: http://www.ayuntamientoolza.com/eu/actualidad/tablon/

https://ayuntamientoolza.sedelectronica.es/board/

Laugarrena.–Zenbatekoa: Laguntzetarako dagoen diru kuota osoa: 700,00 euro.

Bosgarrena: Eskaerak aurkezteko epea: Eskaerak aurkezteko epea 2020ko irailaren 25eko 14:30era arte egonen da irekita.

Oltza Zendean, 2020ko ekainaren 26an.–Alkatea, Moisés Garjón Villanueva.

Iragarkiaren kodea: L2008353