178. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

Laburpena, garapen bidean diren herrialdeetan lankidetzako, elkartasuneko eta interes sozialeko proiektuak eta jarduerak egiteko dirulaguntzen deialdi publikoarena (GGKEak, 2020)

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/517863): DDBN: 517863.

Alkatetzaren 2020ko uztailaren 17ko 364/2020 Ebazpenaren bidez onetsia.

Lehena.–Onuradunak:

Deialdian parte hartu ahal izanen dute garapenerako gobernuz kanpoko erakundeek eta horien proiektuek, baldin eta deialdi honi erantsitako oinarrietako baldintzak betetzen badituzte, eta Garapenerako Laguntzarako Batzordearen herrialde onuradunen zerrendako kideetako batean eginez gero jarduera.

Bigarrena.–Xedea eta helburuak:

Oinarri hauen xedea da arautzea Oltza Zendeako Udalak, deialdi publikoaren bidez eta bere aurrekontuaren mugen barnean, emanen dituen laguntzen izapideak eta baldintzak. Aipatu dirulaguntzak emanen zaizkie irabazi asmorik gabeko eta gobernuz kanpoko erakunde, instituzio, fundazio edota elkarteei, lankidetzako, elkartasuneko eta interes sozialeko proiektu eta jarduerak gauza ditzaten garapen bidean diren herrialdeetako herritarren oinarrizko beharrizanak asetzeko; berdin herrialdean bertan proiektuak gauzatuz, edo herrialde horietako pertsonekin gure komunitatean jarduerak eginez, hala pasadizoan diren pertsonekin nola pertsona lekualdatuekin.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak: http://ayuntamientoolza.sedelectronica.es.

Laugarrena.–Zenbatekoa: Laguntzetarako kuota, guztira, 5.500,00 euro izanen da.

Bosgarrena.–Eskabideak aurkezteko epea: 20 egun natural, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Oltza Zendean, 2020ko ekainaren 26an.–Alkatea, Moisés Garjón Villanueva.

Iragarkiaren kodea: L2008349