178. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Indargabetzea udal ordenantza, Burlatako ikastetxeetan jateko prestazio ekonomikoak banakako ebaluazioaren bidez emateko dirulaguntzak arautzen dituena

Burlatako Udalak, 2020ko maiatzaren 28an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean indargabetzea udal ordenantza bat, Burlatako ikastetxeetan jateko prestazio ekonomikoak banakako ebaluazioaren bidez emateko dirulaguntzak arautzen dituena, hain zuzen. Deialdia 2020ko 118. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 2an.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, udal ordenantza hori behin betiko indargabetzen da (2017ko 121. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 23an).

Burlatan, 2020ko uztailaren 16an.–Alkatea, Ana Gongora Urzaiz.

Iragarkiaren kodea: L2007612