178. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

RIBAFORADA

Zerbitzu anitzetako enplegatua. Izendapen proposamena

Oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez eta plantilla handitu gabe zerbitzu anitzetako C mailako enplegatu bat, funtzionario araubidezkoa, hautatzeko deialdian (Ribaforadako Udaleko D mailako funtzionarioentzat murriztua), kalifikazio epaimahaiak, 2020ko abuztuaren 5ean egin bilkuran, oposizioa gainditutako Luis Miguel Antón Rodríguez izangaia izendatzeko proposamena egin du.

Bat etorriz Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamenduaren 31. artikuluan eta hurrengoetan eta deialdiaren oinarrietan ezarritakoarekin, izendapen-proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoko hogeita hamar egun naturalean, aipatutako izangaiak deialdiaren 9. oinarrian ezarritako agiriak aurkeztu beharko ditu. Deialdia 2020ko 33. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 18an.

Ribaforadan, 2020ko abuztuaren 6an.–Alkatea, Tirso Calvo Zardoya.

Iragarkiaren kodea: L2008831