178. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESTERIBAR

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

Esteribarko Udaleko alkate udalburuak, 2020ko uztailaren 15eko 217/2020 Ebazpenaren bidez, bere eskudantziak lehen alkateorde Isabel Sánchez Alfaroren esku utzi zituen; hura karguak berezko dituen eginkizunetan ariko da 2020ko uztailaren 20tik 2020ko abuztuaren 2ra (biak barne).

Bat etorriz azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.2 artikuluan xedatuarekin (errege-dekretu horren bidez onetsi zen Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua).

Esteribarren, 2020ko uztailaren 15ean.–Alkate udalburua, M.ª Matilde Añón Beamonte.

Iragarkiaren kodea: L2007614