178. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, administrazio publikoko teknikarien (arlo juridikoa) lanpostu hutsak lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko prozedurari bukaera ematen dion ebazpenaren aurka.

Esmeralda Landa Elizalde andreak gora jotzeko errekurtsoa jarri du Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak martxoaren 9an emandako 733/2020 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez, bukaera eman zaio Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko administrazio publikoko teknikarien (arlo juridikoa) lanpostu hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko prozedurari.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluei jarraituz, interesdun guztiei horren berri ematen zaie, alegazioak egiteko aukera izan dezaten, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita hamar egun balioduneko epean, Erregistro Orokorrean aurkeztuta (Nafarroako Jauregia, Karlos III.aren etorbidea 2, Iruña), edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan adierazitako bideetako bat erabiliz.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren maiatzaren 14ko 59/2020 Foru Aginduaren 8. apartatuan ezarritakoa aplikatuz, jarritako errekurtsoaren kopia bat lortu nahi duten interesdunek hura bidaltzeko eska dezakete Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez (http://www.navarra.es/home_es/Servicios/ficha/1718/Registro-General-Electronico); horretarako, eskaeran adierazi beharko dute zer helbide elektronikotara nahi duten bidaltzea kopia hori.

Iruñean, 2020ko abuztuaren 6an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F2008897