177. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Aldaketa, Terrazak eta beladoreak eremu publikoan paratzea arautzen duen udal ordenantzan. Hasierako onespena

Zizur Nagusiko Udalak, 2020ko uztailaren 10ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen espediente bat, aldaketa egiteko Terrazak eta beladoreak eremu publikoan paratzea arautzen duen udal ordenantzan.

Espediente hori jendaurrean egonen da 30 egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkez daitezen, jendea hartzeko ordutegian.

Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik aurkeztu gabe, ordenantza behin betiko onetsita geldituko da, eta testu osoa argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuarekin.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Zizur Nagusian, 2020ko uztailaren 20an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L2007830