177. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALESBES

Aldaketak 2020ko aurrekontuan. Behin betiko onespena

2020ko 145. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 2an, Udal Plan Orokorra behin betiko onesteko aurrekontu-aldaketak hasiera batez onesten zituen erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan aparteko kreditu bidez egin aldaketa horiek behin betiko onetsi eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzaten; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Partida berria: 1 1510 64000.–Udal Plan Orokorra, 21.279,39 euro.

Finantzaketa: 1 87000.–Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako, 21.279,39 euro.

Alesbesen, 2020ko uztailaren 30ean.–Alkate ordezkaria, Alberto Amigot Hernández.

Iragarkiaren kodea: L2008536