177. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALESBES

Aldaketak 2019ko aurrekontuan. Behin betiko onespena

2020ko 137. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 22an, aurrekontu-aldaketak egiteko hasierako onespenaren erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontu-aldaketa horiek behin betiko onetsi eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzaten. Hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Kreditu-gehigarria:

Gehigarria: 1 4590 62900.–Trenbideen gaineko pasabidea, 68.500 euro.

Finantzaketa: Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako, 68.500 euro.

Kreditu-transferentzia:

Goititzea: 1 3340 2260903.–Kultura Agenda 2019: 5.900 euro.

Goititzea: 1 3232 2120000.–Eskola multzoa zaindu eta konpontzea: 3.500 euro.

Goititzea: 1 33801 22620016.–Gazteriaren bestetako orkestrak eta kalejirak: 3.650 euro.

Goititzea: 1 3121 22103.–Osasun kontsultategiko gas naturala: 2.500 euro.

Behititzea: 1 1710 6190000.–Inbertsioa lorategietan: 15.550 euro.

Alesbesen, 2020ko uztailaren 27an.–Alkate ordezkaria, Alberto Amigot Hernández.

Iragarkiaren kodea: L2008535