177. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 11a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LUZAIDE

2/2020 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Luzaideko Udaleko Kudeaketa Batzordeak, 2020ko uztailaren 31n egin bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batez onestea 2/2020 aurrekontu-aldaketa (aparteko kreditua).

Espedientea Udal Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkeztu ahal izateko. Hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Jendaurrean dagoen bitartean erreklamaziorik aurkezten ez bada, 2/2020 aurrekontu-aldaketaren espedientea behin betiko onetsitzat joko da, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila aginduko da.

Luzaiden, 2020ko abuztuaren 4an.–Kudeaketa Batzordeko burua, Nicolás Camino Caminondo.

Iragarkiaren kodea: L2008746