177. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 11a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LOS ARCOS

2020ko aurrekontua. Hasierako onespena

Los Arcosko Udalak, 2020ko uztailaren 9an egin bilkura berezian, honako erabaki hauek hartu zituen gehiengoz, 6/1990 Foru Legean xedaturik dagoena betez:

–Hasiera batez onestea 2020ko aurrekontuaren espedientea eta hura betearazteko oinarriak, bai eta 2020ko plantilla organikoa ere.

–Hasierako onespenaren iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan paratzea, bizilagun eta interesdunek espedientea azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten hamabost egun balioduneko epean, argitaratzen denetik hasita.

–Inork erreklamaziorik aurkezten badu, Osoko Bilkurak haiek ebazteko berariazko erabakia hartuko du, eta aurrekontua behin betiko onetsiko. Erreklamaziorik aurkeztu ezean, behin betiko onetsitzat joko da, arestian aipatutako jendaurreko epea iragan ondoan.

Los Arcosen, 2020ko uztailaren 27an.–Alkate udalburua, Javier Chasco Abaigar.

Iragarkiaren kodea: L2008615