177. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LONGIDA

2020ko 1. eta 2. aurrekontu-aldaketak. Behin betiko onespena

Aurrekontua aldatzea hasiera batez onesten zuen erabakia 2020ko 147. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 6an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontu-aldaketa horiek behin betiko onetsi eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzaten; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea):

ALDAKETA 2020KO EKITALDIKO AURREKONTU OROKOR ETA BAKARREAN (1/2020 ESPEDIENTEA)

Aparteko kredituak

2318 22699 Zenbait gastu COVID-19agatik

1.200,00

9310 22770 Kontabilitateko aholkularitza

3.500,00

Aparteko kreditua, guztira

4.700,00

Finantzaketa

Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako

4.700,00

Finantzaketa, guztira

4.700,00

ALDAKETA 2020KO EKITALDIKO AURREKONTU OROKOR ETA BAKARREAN (2/2020 ESPEDIENTEA)

Kreditu-gehigarria

2412 1430001 Langile lan-kontratudunak. Langabeen kontratazioa

4.000,00

Kreditu-gehigarria, guztira

4.000,00

Finantzaketa

Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako

4.000,00

Finantzaketa, guztira

4.000,00

Longidan, 2020ko uztailaren 28an.–Alkatea, Roberto Zazpe Bariain.

Iragarkiaren kodea: L2008251