177. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEKUNBERRI

Higiezinaren aurri-adierazpena 13. poligonoko 158. lurzatian

Alkatetzak, 2020ko maiatzaren 28an eman 58/2020 Ebazpenaren bidez, honako erabaki hau hartu zen:

Lehena.–Aurri-adierazpena egitea Lekunberriko 13. poligonoko 158. lurzatiko eraikin hutsaren gainean, zaharberri dadin edota eraits dadin. Eraikinaren jabea P.G.I. da.

Bigarrena.–Higiezinaren jabeari errekerimendua egitea premiazko egintza hauek bete ditzan:

1) Eraikinaren egonkortasunari buruzko txosten bat aurkeztea (egitura, estalkia, fatxadak, etab.), jabeak kontrataturiko teknikari eskudun batek egina.

2) Ondoren, eta haren zuzendaritzapean, behar diren behin-behineko konponketa-neurri guztiak hartzea, eraikinaren segurtasuna eta egonkortasuna bermatzeko.

Horiek guztiak bete ezean, berariaz ohartarazten da Lekunberriko Udal honek eraikina eraitsi eginen duela ordezko betearazpenaren bidez eta betebeharpekoaren kontura, berak ordaindu beharko baitu obren eta jarduketen kostu osoa.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 196.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, kautelazko neurri hauek hartuko dira:

1) Hesian eta eraikinaren atean segurtasuneko itxigailua paratzea, eraikinaren lurzatian sartzea eragozteko.

2) Sartzeko debekuarekin seinaleztatzea.

Bigarrena.–Espedientearen berri ematea jabeei, hango bizilagunei eta higiezinaren gaineko eskubide errealen titular direnei, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 199.1 artikuluarekin bat (LFD horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Hala, espedientean jasotzen diren txosten teknikoen hitzez hitzezko kopia osoa emanen zaie, 10 egun balioduneko epean egoki iritzitako agiri, ziurtagiri eta frogabideak alegatu eta aurkez ditzaten beren eskubideen alde.

Argitara ematen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 40. eta 46. artikuluetan xedatutakoarekin bat, jakinarazpen-ondorioak izan ditzan interesdun edo jabe, hango bizilagun eta eskubide errealen titular izan litezkeenendako. Hamar eguneko epea zenbatzen hasiko da iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik, eta espediente osoa Udalaren bulegoetan egongo da ikusgai.

Lekunberrin, 2020ko uztailaren 14an.–Alkatea, Gorka Azpiroz Razquin.

Iragarkiaren kodea: L2007550