177. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GESALATZ

Aldaketa, Gesalazko Udalaren eskumeneko landabideen erabilera arautzen duen ordenantzan. Hasierako onespena

Gesalazko Udalak, 2020ko uztailaren 6an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Gesalazko Udalaren eskumeneko landabideen erabilera arautzen duen ordenantzan, 12. artikulua gehiturik.

Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak nahiz oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoarekin.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Muetzen, 2020ko uztailaren 16an.–Alkatea, Pedro José Soto Eguren.

Iragarkiaren kodea: L2007703